Janka Kupala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Janka Kupala
Я́нка Купа́ла
Janka KupalaЯ́нка Купа́ла
Ivan Daminikavitx Lutsevitx
Іва́н Даміні́кавіч Луцэ́віч
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Ivan Daminikavitx Lutsevitx
Ezizena Janka Kupala
Jaio 1882ko uztailaren 7
Viazynka (Errusiar Inperioa (Bielorrusia))
Hil 1942ko ekainaren 28an
Mosku (Sobietar Batasuna)
Etnia bielorrusiarra

Janka Kupałabielorrusieraz: Я́нка Купа́ла; jaiotza izena: Ivan Daminikavitx Lutsevitx— (Viazynka —Minsketik hurbil—, Bielorrusia, 1882ko uztailaren 7a[1]Mosku, Errusia, 1942ko ekainaren 28a) bielorrusierazko olerkaria eta idazlea izan zen. XX. mendeko bielorrusierazko idazlerik onenetarikotzat jotzen da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztaroko urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Janka Kupala jaio zen etxea Viazynkako (folwarken, Minskeko barrutian, Bielorrusia)

Kupala 1882ko uztailaren 7an jaio zen Viazynka-ko Maladzyechna-ren inguruko folwark batean. Haren familia Szlachtar jatorrizkoa bazen ere, gurasoak folwark horretako maizterrak ziren. Kupala, beraz, lurrik gabeko nekazaritzako gizarte-mailan jaio zen. Bielorrusiar usadiozko heziketa jaso zuen eta 1898an bere ikasketak burutu zituen. 1902ko bere aita hil zenean, mota askotako lanbide laburrak izan zituen: tutorea, dendaria eta erregistratzaile, adibidez.

Kupalaren lehendabiziko saiakera literarioa Ziarno izan zen. 1903-1904 urteen inguruan idatzi zuen polonieraz "K-a" ezizenarekin. Bielorrusierazko lehenengo idazlana ("Мая доля", Nire Patua), 1904ko uztailaren 15ean egin zuen. Hura izan zen Kupalaren argitaratutako lehenengo idazlana. "Мужык", Mujik (Nekazaria); bielorrusieraz argitaratu zuten bere bigarren idazlana urtebete geroago agertu zen. Izan ere, 1905ko maiatzaren 11ko errusierazko Severo-Zapadnyi Krai (ipar-mendebaldeko Kraia) egunkariaren alean agertu zen. Hurrengo idazlanak bielorrusierazko "Наша Ніва"Nasha Niva (Gure Zelaia) egunkarian agertu ziren, 1906tik, 1907ra.

Vilnan eta San Petersburgon[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1908an, Kupala Bielorrusiatik Vilnara bizitzera joan zen eta bertan olerkiak idazten jarraitu zuen. Urte hartan, bere lehenengo olerkien bildumak, Жалейка (Zhaleyka edo Txirulatxoa) Tsarraren gobernuaren haserrea ekarri zion, eta gobernuaren aurkako argitalpen bat zela argudiatuta, liburua konfiskatzeko agindu zuen. Kupala atxilotzeko agindua 1909an atzera bota zuten, baina bigarren argitalpen bat berriro konfiskatu zuten. Aldi hartan, Vilnako autoritateak izan ziren agindua aldarrikatu zutenak. Kupalak Nasha Nivan idazteari utzi zion, egunkariaren entzutea ez kaltetzeko.

Kupala 1909an hiriaz aldatu zen, eta San Petersburgora joan zen. Hurrengo egunean idazlan batzuk argitaratu zituen, horien artean San Petersburgon liburu batean 1910ko uztailean agertu zen Адвечная песьня (advetxnaja lesnia, betiereko abestia) olerkia. Сон на кургане (Son na kurgane, Amets bat eskorga batean) olerkian -1910an burututa- Bielorrusiako egoera kaxkarra irudikatu zuen. 1913an San Petersburgotik alde egin zuen eta Vilnara itzuli zen. 1910-ko hamarkadan Kupalarengan eragina izan zutenen artean Maksim Gorki zegoen.

Sobietar aldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kupalaren idazkera baikorrago bilakatu zen 1917ko Urriaren Iraultzaren ondoren. Kupalaren bielorrusierarako itzulpenen artean Internazionala marxisten ereserkia egon zen. Hala ere, Kupalak sobietarren aurkako erbesteratutako abertzale bielorrusiarekiko harremana mantendu zuen. Haiek Bielorrusiar Errepublika Nazionalekin bat egiteko erregutu zioten Txekoslovakiara egindako bidaia batean, 1927an. Behin Bielorrusiara itzulita, gobernu berria ez zen Kupalarengan fidatzen, bere aktibitateak abertzaleegiak zirelakoan baitzegoen. Hori guztia amaitu zen, 1930an Kupalak barkamen gutun bat argitaratu zuenean. Kupalari 1941ean Leninen Domina eman zioten Ад сэрца (Bihotzetik) bere olerki bildumagatik.

1941eko Bielorrusiako alemaniar okupazioarekin, oso gaixorik zegoenez, Kupala lehendabiziz Moskura eta geroago Tatarstanera joan zen. Baina bertan ere, alemaniarren aurka borrokatzen ziren bielorrusiar partisanoen aldeko olerkiak idatzi zituen. 1942an, ustekabean, Moskuko Moskva Hoteleko eskaileretan behera erorita hil egin zen. Heriotza ofizialki istriputzat hartu arren, batzuek, oraindik ere, bere buruaz beste egin zuela edo hilketa bat izan zela uste dute.

Kupala bielorrusiar kulturako ikurtzat hartu zuten sobietar erregimenean. Bere alargunak bultzatutako Minsken egindako museoa, gaur egunean, Bielorrusiako literatura-museorik garrantzitsuena da. Bielorrusiaren mendebaldeko Hrodna hirian dago 1978an sortutako Janka Kupala Estatuko Unibertsitatea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Juliotar egutegian, ekainaren 25a.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Janka Kupala Aldatu lotura Wikidatan