Janne Friederike Meyer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Janne Friederike Meyer

Bizitza
JaiotzaHanburgo1981eko urtarrilaren 12a (43 urte)
Herrialdea Alemania
Hezkuntza
Hizkuntzakalemana
Jarduerak
Jarduerakequestrian (en) Itzuli
Pisua56 kilogramo
Altuera166 zentimetro

Janne Friederike Meyer (Hanburgo, 1981eko urtarrilaren 12an) zaldizko alemaniarra da, jauzi frogan espezializaturik dagoena[1]. Munduko txapelduna izan zen 2010. urtean eta Europakoa 2011ean.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sei urte zituela izan zuen aurreneko ponia eta 1993 eta 1999 artean eskualdetako txapelketatan lehiatu zen. 2002an Gazte mailako Europako txapelketan brontzezko domina eskuratu zuen.

Helduen mailan 2006an Alemaniako txapelduna izan zen emakumezkoen txapelketan, eta 2011ean emakumezko txapelduna eta gizonezkoekin batera hartutako sailkapen orokorrean hirugarrena.

2010an Munduko txapelketa irabazi zuen eta 2011ean Europakoa, baik ala biak taldekako proban[2].

Hurrengo urteetan Munduko Kopako frogatan aritu izan da, emaitza bikainak lortuz[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Olympedia – Janne Friederike Meyer» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  2. «Team Standings» results.scgvisual.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).
  3. (Gaztelaniaz) REDACCIÓN. (2022-12-05). «La alemana Meyer-Zimmermann gana la Copa del Mundo» La Opinión de A Coruña (Noiz kontsultatua: 2022-12-09).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]