Japoniako itsasoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Japoniako itsasoa
Ekialdeko itsasoa
Japoniako itsasoa hemen kokatua: Ozeano Barea
Japoniako itsasoa
Japoniako itsasoa
Japoniako itsasoa (Ozeano Barea)
Sea of Japan Map en.png
Ozeanoa Ozeano Barea
Eskualdea Ipar Korea
Hego Korea
Japonia
Errusia
Kontinentea Ekialdeko Asia
Koordenatuak 40° N, 135° E / 40°N,135°E / 40; 135Koordenatuak: 40° N, 135° E / 40°N,135°E / 40; 135
Azalera 978.000 kilometro koadro
Luzera 2.600 kilometro
Zabalera 800 kilometro
Sakonera batez bestekoa: 1.752 metro
gehiena: 3.742 metro

Japoniako itsasoa[1] (japonieraz: Nihon-Kai) edo Ekialdeko itsasoa[1] Ozeano Barearen mendebaldeko itsasoa da, Asiako ekialdean dagoena, Japoniaren eta Asiako kontinentearen artean. Gutxi gorabehera, milioi bat kilometro koadro da luze-zabalean.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nahiz eta NBEk Japoniako itsasoa izena erabili, bai Hego Koreak bai Ipar Koreak beti Ekialdeko Itsasoa deitzen diote. Japonia eta Korea bien arteko auzia gerra zibernetiko bihurtu da, eta Wikipediakoa gerra horretako guduetako bat da. Auziaren berri jakiteko, ikus en:Sea of Japan naming dispute artikulua, ingeles Wikipedian.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekialdean eta hegoaldean Japoniako Hokkaido, Honshu eta Kyushu uhartean eta Errusiako Sakhalin ditu; mendebaldean, Koreako penintsula; eta iparraldean, Errusiako kostalde kontinentala. 2.600 kilometro luze da eta 800 bat kilometro zabal. 1.752 metroko sakonera du batez beste, eta 978.000 kilometro koadroko hedadura.

Beste itsasoetara lotuta dago, sakonera txikiko bost itsasarteren bitartez:

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arrain ugari dago (bakailaoa, sardinak, atuna…) eta garrantzi handia du arrantzak. Vladivostok (Errusia), Busan (Hego Korea), Niigata, Tsuruga, Kitakyūshū eta Otaru (Japonia) dira porturik garrantzitsuenak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Japoniako itsasoa Aldatu lotura Wikidatan