Japoniako mirari ekonomikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yokohamako finantza-gunea.

Japoniako mirari ekonomikoa (japonieraz: 高度経済成長?) Japonian 1960 eta 1980ko hamarkaden artean izandako hazkunde ekonomikoa izan zen, 1960ko hamarkadan bataz beste %5ekoa (Izanagi booma (japonieraz: いざなぎ景気 izanagi keiki?) deitua), 1970eko hamarkadan %7koa eta 1980ko hamarkadan %8koa zena.[1]

1973ko petrolioaren krisia eta Japoniako aktiboen burbuila eztanda egin ondoren, hazkundea eten egin zen Hamarkada Galdua izeneko garaia hasiz. Mirari ekonomikoaren garaian, keiretsuetan toyotismo izeneko lana antolatzeko sistema nagusia izan zen, non bezeroak eskatzen zuena (eta gainera bezeroaren espezifikazioekin) ekoizten zuten.

Gainera, gizarte-kohesio handia zuen gizarte batean bizi ziren japoniar langileen produktibitate handiak eta hierarkiarekiko errespetuak asko lagundu zuten.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Johnson, Chalmers. (1982). MITI and the Japanese Miracle: The Growth of Industrial Policy, 1925–1975. Stanford: Stanford University Press.
  2. (Frantsesez) «Du miracle japonais aux incertitudes actuelles» Clio.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.