Japonieraren begirunezko trataera
Japonierak begirunezko trataera konplexua du, keigo izenarekin ezagutzen dena (敬語, begirunezko hizkuntza). Tratamendu honen erabilera derrigorrezkoa da hainbat egoera ezberdinetan eta erabiltzen ohi dira gizarte-maila ezberdinen artean distantzia ezartzeko edota gertutasuna mugatzeko.
Sistema hau oso zabala da eta, oro har, ohorezko hizkera, apaltasunezko hizkera eta hizkera formala bereizten ditu. Errespetu maila adierazteko berezko hiztegi eta gramatika badu ere, hori ez da errespetua adierazteko era bakarra. Izan ere sistema honen barne sartuko litzateke ere ohorezko tratamendua eta apaindutako hizkera [1]. Ekialdeko Asian aurkitu daitezkeen ohorezko sistemen parekoa da; esaterako Koreerarenaren antzekoa da.
Sarrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Japonierak ohorezko egiturak erabiltzen ditu gizarte-maila, gertutasuna edo maila berdintasuna adierazi edo indartzeko. Adibidez, Izenordainaren hautuak adieraziko du hiztunen arteko, edo igorlea eta aipatutako pertsonaren arteko gizarte harremana.
Begirunezko hizkera, gehienetan, estilo zuzena baiano luzeagoa da. Muturrezko baino arraroak ez diren adibide batzuk hurrengoak dira.
Galdera bat egiterakoan:
Lehenengo adibidea lagunarteko testuinguru informalean; bigarrena, berriz, bilera formal baten testuinguruan, langile batek nagusiari.
- 訊いていい?
- Kiite ii?
- Galdera bat egin ahal dizut?
- Kiite ii?
- 聞かせていただけると嬉しいんですが。
- Kikasete itadakeru to ureshii n desu ga.
- Galdera bat egin baldin banezake poz-pozik egongo nintzateke.
- Kikasete itadakeru to ureshii n desu ga.
Laguntza eskatzerakoan:
Lehenengo adibidea testuinguru formalean; bigarrenean, berriz, testuinguru oso formalean, idatzizkoan ohikoagoa.
- ご協力下さい。
- Go-kyōryoku kudasai.
- Laguntza (lankidetza), mesedez.
- Go-kyōryoku kudasai.
- ご協力の程お願い申し上げます。
- Go kyōryoku no hodo o-negai mōshiagemasu.
- Zure lankidetza eskatzen dizugu.
- Go kyōryoku no hodo o-negai mōshiagemasu.
Azkeneko adibide horrek ohorezko bi aurrizki, aditzaren nominalizazioa (formaltasunagatik), ohorezko forma bat, eta apaltasunezko bi forma ditu.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkera motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orokorrean begirunezko tratamendua hiru motetan sailkatzen da: Ohorezkoa (尊敬語, sonkeigo), Apaltasunezkoa (謙譲語, kenjōgo)[oh 1] eta hizkera formala (丁寧語, teineigo). Japoniako derrigorrezko bigarren hezkuntzan (12-15 urte) 3 hizkera mota hauez gain, estilo zuzena eta estilo formala ere ikasten dituzte.
Japoniar ikasketetan, halaber, ohikoa da begirunezko trataera 5 motetan sailkatzea, hizkera adeitsua (丁重語, teichōgo) eta apaindutako hizkera (美化語, bikago) Apaindutako hizkera gehituz. 3 motako sailkapen sisteman kenjōgo eta teineigo moten barruan sailkatzen dira, hurrenez hurren. 2017ren otsailean HKKZTMren parte den kultura agentziak plazaratutako "begirunezko trataeraren gida" gidaliburuan[2] 5 taldetako sailkapena erabiltzearen alde egin zuen: sonkeigo, kenjōgo I, kenjōgo II (teichōgo), teineigo eta bikago.[3]
Sailkapen sistema bi horien desberdintasun nabariena da 5 motetako sistemak desberdintzen duela sailkapen tradizionalaren apaltasunezko hizkeraren begirunea elkarrizketaren erreferenteekikoa (kenjōgo) ala hartzailearekikoa (teichōgo) den. Gainera, hizkera formalaren parte den aipaindutako hizkera bereizten du.
Begirunezko tratamendu mota testuinguruaren arabera aldatuko da eta bakoitzak berezko hiztegia eta esaldi amaierako inflexioak ditu. Adibidez, egin aditzaren forma estandarra estilo zuzenean suru (する) da. Forma hau gertuko adiskideekin eta familiarekin erabiltzeko aproposa da. Egunerokotasunaren egoera gehienetan, ordea, hizkera formala erabiliko da, shimasu. Ohorezko forma nasaru (なさる), eta nasaimasu (なさいます) hizkera formalean, nagusiari edo bezeroei buruz hitzegiteko erabiltzen da; eta, norberaren ekintzei buruz hitzegiterakoan itaru (致す) forma apala, eta bere itashimasu (致します) hizkera formalean, erabiltzen dira. Erreferenteekiko begirune sistema (sonkeigo eta kenjōgo), goiko adibidean ikusi den bezala, hizkera formalarekin bateragarria da. Hizkera formala erabiltzearen hautua testuingurua, estiloa edo gramatika-arauen arabera egiten da.
3 mota | 5 mota | Ezaugarriak | |
---|---|---|---|
尊敬語
Sonkeigo Ohorezko hizkera |
尊敬語
Sonkeigo Ohorezko hizkera |
Elkarrizketaren erreferenteekiko
begirune sistema |
Ekintzaren subjektuaren maila hiztunarena baino altuagoa dela adierazten duen hizkera. |
謙譲語
Kenjōgo Apaltasunezko hizkera |
謙譲語
Kenjōgo Apaltasunezko hizkera |
Ekintzaren objektuaren maila subjektuarena baino altuagoa dela adierazten duen hizkera. | |
丁重語
Teichōgo Hizkera adeitsua |
Hartzailearekiko begirune sistema | Hartzailearen maila igorlearena baino altuagoa dela adierazten duen hizkera. | |
丁寧語
Teineigo Hizkera formala |
丁寧語
Teineigo Hizkera formala |
Hartzailearen maila igorlearena baino altuagoa dela adierazten duen esaldi amaierako inflexioa. Adibidez: desu (です), masu (ます), gozaimasu (ございます)... | |
美化語
Bikago Apaindutako hizkera |
- | Fintasuna adierazten duen hizkera. |
Hizkera formala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohorezko hizkera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apaltasunezko hizkera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hizkera adeitsua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Apaindutako hizkera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bikago (美化語, "apaindutako hizkera"), tankan gago (雅語, hizkera dotore) bezala ezagutzen dena, hitzak apaintzeko edo adeitsuagoa egiteko hizkera da. Hiztunak hizkera hau erabiltzen du bere hizkerari fintasuna eman diezaion. Hitzei o- edo go- aurrizkiak (biak 御 kanjiarekin idatziak) gehitzen egiten da normalean eta hizkera formalarekin batera erabiltzen da[2]. Hizkera honetako termino asko muromachi garaian gorteko emakumeek sortu zituztenez, nyōbō kotoba (女房言葉, gorteko emakumeen hitzak) bezala ezagutzen da eta hizkera femeninotzat hartu izan da.[4]
Orokorrean, go- aurrizkia (on'yomi) txina-japoniar hitzei, txineratik mailegututako lexikoari edo txina-japoniar elementuekin osatutako lexikoari, gehitzen zaio eta o- aurrizkia (kun'yomi), ordea, japonieraren hitz natiboei. Gainera, kasu batzuetan hitza aldatu behar da. Hona hemen adibide batzuk:
- o- aurrizkia: kashi → okashi (菓子→お菓子, gozo), nomimono → o-nomimono (飲み物→お飲み物, edari) shokuji → o-shokuji (食事→お食事; janari, otordu), mise → o-mise (店→お店, denda).
- go- aurrizkia: jūsho → go-jūsho (住所→御住所, helbide), rippa → go-rippa (立派→御立派, bikain), setsumei → go-setsumei (説明→御説明, azalpen), shūgi → go-shūgi (祝儀 → 御祝儀, ospakizun).
- Hitz aldaketa: meshi → go-han (めし→ごはん; sukaldatutako arroz, jatordu), hara → o-naka (腹→おなか, sabel), benjo → o-tearai (便所→お手洗い, komuna)
Hala ere, arau honetan salbuespenak badaude. Adibidez, txineran jatorria duten hurrengo hitzak o- aurrizkia eramaten dute: o-cha (お茶, te), o-daiji ni (お大事に, laster osatu), o-denwa (お電話, telefono), o-keiko (お稽古, praktika). Bestalde, go- aurrizkia eraman eta japonieran jatorria duten hitzen artean go-yukkuri (ごゆっくり, poliki) aurkitzen dugu.
Hurrengo adibidean, cha (茶, te) eta senbei (煎餅, japoniako arroz-galleta mota), hitzen aurrean agertzen den o- atzizkia eta aditzaren forma formala erabiltzen dira:
- お茶にお煎餅、よく合いますね。
- O-cha ni o-senbei, yoku aimasu ne.
- Tea senbeiekin oso ondo ezkontzen da.
Aurreko adibidearen apaindutako hizkera ezin da, gramatikoki, begirunezko trataera denik esan; ordea, hizkuntza formala dela esaten da. Izan ere, apaindutako hizkeran ez da pertsona batekiko begirunea adierazten. Hurrengo adibidean, aitzitik, hiztunak entzulearen ekintza eta entzuleak emandako objetuak zuzenean aipatzen ditu, eta, beraz, ohorezko hizkera erabiltzen du.
- お宅様からいただいたお菓子は大変おいしゅうございました。
- O-taku-sama kara itadaita o-kashi wa taihen oishuu gozaimashita.
- Eman zenizkidan gozoak oso goxoak zeuden.
Berezko lexikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen aipatu bezala, apaindutako hizkeran hitz batzuk o- edo go- aurrizkiak erabili ordez, hizkerari fintasuna emateko hitz aldaketa ematen da. Hurrengo taulan jasotzen dira "sanseido online hiztegian" agertzen diren adibideak[5]
Esanahia | Hitza | Hizkera formalean |
Hau | これ kore | こちら kochira |
Hemen | ここ koko | こちら kochira |
Hau, hemen, norabide honetan | こっち kocchi | こちら kochira |
Hori | それ sore | そちら sochira |
Hor | そこ soko | そちら sochira |
Hori, hor, norabide horretan | そっち socchi | そちら sochira |
Hura | あれ are | あちら achira |
Han | あそこ asoko | あちら achira |
Hura, han, norabide hartan | あっち acchi | あちら achira |
Zein | どれ dore | どちら dochira |
Non | どこ doko | どちら dochira |
Zein, non, zein norabidetan | どっち docchi | どちら dochira |
Nola | どう dō | いかが ikaga |
Zenbat | いくら ikura
どのくらい dono kurai |
いかほど ikahodo |
Oso, binez, benetan | ほんとうに hontō ni
とても totemo |
まことに makotoni |
Pixka bat | 少し sukoshi | 少々 shō shō |
On | よい yoi | よろしい yoroshii |
Goxo | うまい umai | おいしい oishii |
Gaur | きょう kyō | 本日 honjitsu |
Atzo | きのう kinō | 昨日 sakujitsu |
Herenegun | おととい ototoi | 一昨日 issakujitsu |
Bihar | あす asu | 明日 myōnichi |
Etzi | あさって asatte | 明後日 myōgonichi |
Biharko goiza | あすの朝 asu no asa | 明朝 myōchō |
Biharko gaua | あすの夜 asu no yoru | 明晩 myōban |
Bart | ゆうべ yūbe | 昨晩 sakuban |
Aurten | ことし kotoshi | 本年 honnen |
Iaz | 去年 kyōnen | 昨年 sakunen |
Iazko aurreko urtea | おととし ototoshi | 一昨年 issakunen |
Hurrengo urtea | 来年 rainen | 明年 myōnen |
Beste egunean | このあいだ kono aida | 先日 senjitsu
過日 kajitsu |
Oraingoan, oraingo aldian | 今度 kondo | このたび kono tabi
このほど kono hodo |
Orain | いま ima | ただいま tadaima |
Duela gutxi | さっき sakki | さきほど saki hodo |
Gero | あとで ato de | のちほど nochi hodo |
- | ~とき -toki | ~折 -ore
~節 -setsu |
Gutxi gorabehera | ~くらい(ぐらい)-kurai (gurai) | ~ほど hodo |
Sukaldatutako arroz, otordu | 飯 meshi | ごはん go-han |
Arroz-bola | 握り飯 nigiri meshi | おにぎり o-nigiri
おむすび o-musubi |
Arroz gorri | 赤飯 seki han | おこわ o-kowa |
Ura | 水 mizu | お冷や o-hiya |
Sumishi zopa | すまし汁 sumishi shiru | おすまし o-sumashi |
Miso zopa | 味噌汁 miso shiru | おみおつけ o-miotsuke |
Soja-saltsa | しょうゆ shōyu | おしたじ o-shitaji |
Maccha ahul | 薄茶 usu cha | おうす o-usu |
Buru | 頭 atama | おつむ o-tsumu |
Sabel | 腹 hara | おなか o-naka |
Kotatsu | こたつ kotatsu | おこた o-kota |
Kontu (jatetxeetan...) | 代金 daikin | お代 o-dai |
Atzerakoak | 釣り銭 tsuri sen | おつり o-tsuri |
(Paperezko) zinginarri | 守り札 mamori fuda | お守り o-mamori |
Tearen zeremonia | 茶道 sadō | お茶 o-cha |
Ikebana | 華道 kadō | お花 o-hana |
Zorionezko gertaera
(ezkontza, haurdunaldia, jaiotza) |
めでたいこと medetai koto | おめでた o-medeta |
Opari | 贈り物 okuri mono | おつかいもの o-tsukai mono |
Aditz irregularrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Begirunezko trataeran hainbat egitura daude aditzak eraldatzeko; hala nola, «お~になる» (o... ni naru) eta «~れる・られる» (...reru/rareru) ohorezko hizkeran, «お~する» (o... suru) apaltasunezko hizkeran eta «~ます» (...masu) amaierako inflexioa hizkera formalean. Aditz batzuk, ordea, forma bereziak hartzen dituzte, ondorengo taulan agertzen direnak. Hala ere, askotan forma berezi hauetaz gain egitura orokorrak erabili daitezkeenez, "sanseido online hiztegian" berezko formak soilik agertzen diren kasuak letra lodiz markatu dira[6][2].
Esanahia | Aditza | Ohorezko hizkera (sonkeigo) | Apaltasunezko hizkera (kenjōgo) | Hizkera formala (teineigo) |
---|---|---|---|---|
elkartu
aurkitu |
会う
au |
お目に掛かる o-me ni kakaru
お目もじする o-me mo jisuru[† 2] |
||
Eman
(kanpora)[† 3] |
与える
ataeru やる yaru |
差し上げる sashi ageru
上げる ageru 献上する kenjō suru 献呈する kentei suru 献じる ken jiru 進呈する shintei suru |
上げる ageru[† 4] | |
Izan, egon
(bizigabeak) |
ある
aru |
- | - | ござる gozaru |
Esan | 言う
iu |
おっしゃる ossharu
言われる iwareru |
申し上げる mōshi ageru
申す mōsu |
|
Joan | 行く
iku |
いらっしゃる irassharu
おいでになる o-ide ni naru お越しになる o-koshi ni naru |
伺う ukagau
参上する sanjō suru 上がる agaru 参る mairu |
|
Izan, egon
(bizidunak) |
いる
iru |
いらっしゃる irassharu
おいでになる o-ide ni naru おられる orareru[† 5] |
おる oru | |
Jaso
(zerbitzu bat) |
受ける
ukeru |
拝受する haiju suru[† 6] | ||
Pentsatu | 思う
omou |
思し召すoboshi mesu[† 7] | 存じる son jiru | |
Erosi | 買う
kau |
お求めになる o-motome ni naru
求められる motomerareru |
- | 求める motomeru |
Hartu
(mailegatu) |
借りる
kariru |
拝借する haishaku suru | ||
Entzun
Galdetu |
聞く
kiku |
お耳に入る o-mimi ni hairu | 伺う ukagau (galdetu)
承る uketamawaru (entzun) 拝聴する haichou suru (entzun) |
|
Jantzi | 着る
kiru |
召す mesu
お召しになる o-mesi ni naru |
- | |
Etorri | 来る
kuru |
いらっしゃる irassharu
おいでになる o-ide ni naru 見える mieru お見えになる o-mie ni naru お越しになる o-koshi ni naru |
参る mairu | |
Eman
(barrura)[† 3] |
くれる
kureru |
下さる kudasaru
賜わる tamawaru[† 8] |
- | |
Hil | 死ぬ
shinu |
お亡くなりになる o-nakunari ni naru
亡くなられる nakunarareru 逝去する seikyo suru |
- | 亡くなる nakunaru[† 9] |
Jakinarazi | 知らせる
shiraseru |
お耳に入れる o-mimi ni hairu | ||
Jakin | 知る
shiru |
ご存じだ go-zonji da[† 10] | 存じる sonjiru
存じ上げる sonji ageru 承知する shouchi suru |
|
Egin | する
suru |
なさる nasaru
あそばす asobasu[† 11] |
いたす itasu | |
Bisita egin | 訪ねる
tazuneru |
伺う ukagau
参上する sanjō suru 上がる agaru お邪魔する o-jama suru |
||
Galdetu | 尋ねる
tazuneru | |||
Jan | 食べる
taberu |
召し上がる meshi agaru
上がる agaru |
頂く itadaku
頂戴する choudai suru |
|
Edan | 飲む
nomu | |||
Lo egin | 寝る
neru |
お休みになる o-yasumi ni naru
休まれる yasumareru |
- | 休む yasumu |
Erakutsi | 見せる
miseru |
お目に掛ける o-me ni kakeru
ご覧に入れる go-ran ni ireru |
||
Ikusi | 見る
miru |
ご覧になる go-ran ni naru | 拝見する haiken suru | |
Eskatu
Agindu |
命じる
meijiru |
仰せ付ける ōse tsukeru[† 12] | - | |
Jaso
(lortu zerbait norbaitengandik) |
もらう
morau |
頂く itadaku
頂戴する choudai suru 賜わる tamawaru [† 13] 拝受する haiju suru[† 13] |
||
Irakurri | 読む
yomu |
拝読する haidoku suru[† 14] |
- ↑ Pertsonak onartzen ez duten aditzak edo pertsonekin jada erabiltzen ohi ez diren kasuak
- ↑ Asko erabiltzen ez den emakumeen hizkera.
- ↑ a b Japonieraz eman aditzakdesberdintzen du ekintzaren norabidea. Ekintza kanpora (nik zuri, zuk beste norbaiti, nik beste norbaiti edo 3. pertsona batek beste pertsona bati) edo barrura (norbaitek zuri, norbaitek niri, zuk niri) izan daiteke.
- ↑ Jatorriz apalasunezko hitza zen, baina, apaltasunezko hizkeratik apaindutako hizkerara aldaketa semantikoa finkatzen ari da jendartean.
- ↑ Eskualdeko ezberdintasunak daude "oru" eta "oreru" erabileraren artean. "Oru" jatorriz mendebaldeko esaera denez, "oreru" askotan erabiltzen da mendebaldeko japonieran. Ekialdean, non "iru" da formarik ohikoena, "oru" aditzak apaltasunezko ñabardura markatuagoa du eta "oreru" formaren erabileraren aurka dago jende asko. Gainera, keihan eskualdean "orareru" forma erabiltzen dute おられる. "Irareru" forma teknikoki posiblea bada ere, ez da erabiltzen.
- ↑ Batez ere idatzizkoan agertzen da.
- ↑ Ez da asko erabiltzen
- ↑ Batez ere idatzizkoan agertzen da.
- ↑ Nihon Kokugo Daijiten hiztegiaren arabera, "nakunaru" forma erabili daiteke ere ohorezko hizkera edo apaltasunezko hizkeran.
- ↑ "go-zonji da" forma "shitteiru (知っている) formaren ohorezko forma da.
- ↑ Ez da asko erabiltzen
- ↑ Eguneroko hizkeran ez da asko erabiltzen.
- ↑ a b Batez ere idatzizkoan agertzen da.
- ↑ Salbuespenez, "o-yomi suru (お読みする)" forma erabili karaktereen irakurketa galdetzerakoan (adiidez izenen irakurketa).
Erabilera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gramatika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ohorezko tituluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gidaliburu-keigo
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Kensongo (謙遜語) bezala ere ezagutzen da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez)Kibort, Anna. Respect. Grammatical Features.
- ↑ a b c (Japonieraz)文化審議会『敬語の指針(文化審議会答申)』文化庁、2007年2月2日。
- ↑ (Japonieraz) «文化審議会の答申と敬語教育» 弘前大学教育学部紀要 (弘前大学教育学部) 99: 1-17. ISBN 0439-1713..
- ↑ (Japonieraz) 日本語解釈活用事典. ぎょうせい ISBN 4324037078..
- ↑ (Japonieraz)ことばの世界 基本語から引く尊敬語・謙譲語・丁寧語 三省堂Web Dictionary. 丁寧な言い方
- ↑ (Japonieraz)ことばの世界 基本語から引く尊敬語・謙譲語・丁寧語 三省堂Web Dictionary. 動作・存在.