Jardun Euskara Elkartea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Jardun euskara elkartea Bergaran 1990 urteko maiatzaren 17an eratutako elkartea da. Uneko euskaltzaleen gogoaren ondorioz sortutako elkartea da hau.

Sorrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1990eko maiatzaren 17an, UNEDeko aretoan egin zuen aurkezpena herriaren aurrean JARDUNek. Egun berean herrian beste hainbat ekitaldi izan arren, 250en bat lagun izan ziren aurkezpenean eta, benetan, hasiera ona izan zuela iruditzen zaigu. Aurkezpen hartan izendatu ziren elkartearen lehenengo lanak (lokal egoki bat lortzea, estatutuak egitea, elkartea legeztatzea, bazkideak egitea, lehenengo lantaldeak antolatzea, etab.) bideratuko zituen behin-behineko Zuzendaritza Batzordea. Hauek izan ziren sorrerako zuzendaritza taldea:

  1. Jose Angel Mikeo Gorosabel
  2. Kontxi Umerez Arregi
  3. Damaso Gallastegi Agirre
  4. Karmen Urrutia Larrañaga
  5. Mirari Alberdi Agirre
  6. Iñaki Artola Zubillaga
  7. Juan Martin Elexpuru Arregi
  8. Estepan Plazaola Otadui

Orainaldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartea Errotalde jauregian (Bergarako kultura etxean) dago gaur egun. Bertan bulegoko lanak egiten dituzte. Halaber, Arrizuriaga jauregian hainbat ekintza burutzen dira (trikiti eskola, errefortzuak, aisialdiko taldeak...). Elkartearen funtzionamendua lau sailetan banatzen da:

Sentsibilizazio saila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saileko arduradunak herritarrak euskararenganako sentsibilizazioa sustatzeaz gain, proiektuen koordinazioaz arduratzen da, hauek ondo bidean joan daitezen ziurtatuz. Bestalde, elkartearen izenean Udalarekin, Debagunerakin, Goienarekin eta beste hainbat erakundeekin biltzea da sail honetako ardura. Aurrera eramaten dituen proiektuen artean, hauek azpimarratu daitezke:

  1. Ikasturte bukaerako jaialdia
  2. Motibazio saioak
  3. Berriketan egitasmoa
  4. Euskara errefortzuak
  5. EBPN
  6. BErBa

Kultura saila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskararen normalizazio bidean, motibazioa, ezagutza eta erabilera ezinbestekoak direla kontuan hartuz, kultura euskaraz suspertzea (euskal kultura bereziki) da sail honek duen helburu nagusia. Horretarako oinarri hauek hartzen dira kontuan:

-Euskaraz kultur jarduerak eskaintzea eta aldi berean, euskal kultura bultzatzea.

-Aisialdi eskaintza euskaraz egitea.

-Ahozko zein idatzizko hizkuntzaren erabilera eta ezagutza bultzatzea.

-Galtzear dauden euskal ohiturak berreskuratzea.

Hainbat egitasmoa daude martxan sail honetan:

  1. Trikiti eskola
  2. Bertso eskola
  3. Dantza taldea
  4. Amodiozko gutunen eta SMS mezuen lehiaketa
  5. Ikastaroak
  6. Hitzaldiak
  7. Kultur errota

Haur eta gazte saila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haur eta Gazte sailaren helburu nagusia euskararen erabilera bermatzeko haur eta gazteen jarduera esparruak eskaintzea izango da: haur eta gazteen hizkuntza ohiturak finkatu behar dira. Helburua lortzeko hainbat ekintza antolatzen dira eta horretarako begiraleen lana beharrezkoa da.

  1. Txapligu taldea
  2. Gaztetxoen arteko olinpiadak
  3. Jolasleku ibiltaria
  4. Olentzero marrazki lehiaketa
  5. Txiskrilabi taldea
  6. Gazte taldea

Diruzaintza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartearen diru kontuez arduratzen den saila da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]