Jared Diamond

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jared Diamond
Jared diamond.jpg
Bizitza
Jaiotza Boston1937ko irailaren  10a (82 urte)
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa estatubatuarra
Familia
Aita Louis Diamond
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Trinity College
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak biologoa, fisiologoa, geografoa, idazlea, unibertsitateko irakaslea, ornitologoa eta ekologoa
Enplegatzailea(k) Kaliforniako Unibertsitatea Los Angelesen
Lan nabarmenak The Third Chimpanzee Itzuli
Why Is Sex Fun? Itzuli
Guns, Germs, and Steel Itzuli
Collapse: How Societies Choose to Fail or Succeed Itzuli
The World Until Yesterday Itzuli
Upheaval: How Nations Cope with Crisis and Change Itzuli
Jasotako sariak
Kidetza Skeptic Society Itzuli
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Finnish Academy of Science and Letters Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Amerikako Sozietate Filosofikoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa ateismoa
IMDb nm1991200
www.jareddiamond.org/Jared_Diamond/Welcome.html

Jared Mason Diamond (Boston, 1937ko irailaren 10) AEBetako biologoa, fisologoa eta biogeografoa da. UCLA unibertsitatean geografia eta fisiologia irakasle lan egiten du. Antropologia, biologia, ekologia, hizkuntzalaritza, genetika eta historia batzen dituen liburu frankoren egilea izanda ere, Pulitzer saria irabazi zuen Guns, Germs and Steel (Su-armak, germenak eta altzairua) liburuarengatik da ezaguna mundu osoan.

Izan ere, liburu horretan Diamond saiatu zen azaltzen zergatik Eurasiako zibilizazioek, oro har, beste kontinenteetakoak gainditu eta konkistatu dituzten. Nagusitasun hori Eurasiarren geneetan edo moralean ez datzala aldarrikatuta, Diamonden argudioa da zibilizazioen arteko aldeak kontinenteetako ingurumen ezberdinak zirela medio sortu zirela. Alde horiek Eurasian beste inon baino lehenago armen, germenen eta altzairuaren garapena -besteak menderatu ahal izateko hirukotea- ekarri zuten.

Bere hurrengo liburuan, Collapse: How Societies Choose to Fail or Succeed (2005), Diamond saiatu zen azaltzan zergatik hainbat gizartek porrot egin zuten eta zergatik beste batzuek ez. Egungo gizarteek aurrekoen akatsetatik ikasi dezaketelakoan, azalpen etnikoak arbuiatu zituen, ingurumenari garrantzia emateko, Guns, germs and steel liburuan egin zuen bezala. Groenlandia, maiak, anasazi edo Bazkoko Irla dira haren hizpideetako batzuk. Egotzitako ingurumen-determinismotik aldentzearren, Haiti eta Dominikar Errepublika alderatu zituen, zeren, irla berean egonda (eta hortaz ingurumen bertsua edukita), historia, kultura eta lider desberdinak direla kausa oso egoera desberdinetan baitaude.

Liburuak euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Su-armak, germenak, eta altzairua, Klasikoak, 2010.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jared Diamond Aldatu lotura Wikidatan