Edukira joan

Jari Litmanen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jari Litmanen

(2015)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJari Olavi Litmanen
JaiotzaLahti1971ko otsailaren 20a (54 urte)
Herrialdea Finlandia
Familia
AitaOlavi Litmanen
Hezkuntza
Hizkuntzakfinlandiera
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, color commentator (en) Itzuli, aktorea eta documentary participant (en) Itzuli
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Finland national under-21 football team /
Finland national under-17 football team /
Reipas Lahti1987 / 19908628
Finlandiako futbol selekzio nazionala1989 / 201013732
Helsingin Jalkapalloklubi1991 / 19912716
MYPA1992 / 1992187
Amsterdamgo Ajax1992 / 199915991
Bartzelona Futbol Kluba1999 / 2001213
Liverpool Football Club2001 / 2002265
Amsterdamgo Ajax2002 / 2004205
FC Lahti2004ko uztailaren 1a / 2004ko abenduaren 31113
F.C. Hansa Rostock2005eko urtarrilaren 27a / 2005eko uztailaren 1a131
Malmö FF2005eko uztailaren 1a / 2007103
Fulham Football Club2008ko urtarrilaren 31 / 2008ko abuztuaren 8a00
FC Lahti2008ko abuztuaren 8a / 20104010
Helsingin Jalkapalloklubi2011 / 2011181
 
Posizio edo espezialitateaerdilari erasotzailea
bigarren aurrelaria
Pisua76 kilogramo
Altuera181 zentimetro
Jasotako sariak
Ezizena(k)Litti eta Kuningas

IMDB: nm3497800 FIFA: 95438 UEFA: 4875 Edit the value on Wikidata

Jari Olavi Litmanen (Lahti, Finlandia, 1971ko otsailaren 20a) futbolari ohia da. Finlandiako azken 50 urtetako futbol jokalari onena aukeratua izan zen[1]. Litti (abizenarekin jokoa eginez) eta Kuningas (erregea) ezizenak jaso izan ditu.

Futbolarien familia batean jaio zen Jari Litmanen. Aita Finlandiako selekzioarekin jokaturiko futbolaria zen eta amak Reipas taldearekin Finlandiako maila gorenean jokatu zuen.

Hasierako urteak Finlandian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamasei urte baino ez zituela egion zuen debuta Finlandiako maila gorenean jaioterriko Reipas taldearekin, 1987an. Lau urte beranduago Helsinki HJK taldeak fitxatu zuen.

Ajaxekin garaipen ugari

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1992 urteko udan Amsterdamgo Ajax taldeak fitxatu zuen eta zazpi denboraldi egin zituen bertan. Herbehereetako ligak irabazteaz gain (1994-95 denboraldian partidarik galdu gabe[2]) Txapeldunen Ligako bi final jokatu zituen jarraian, lehena irabaziz (1-0 AC Milanen aurka) eta bigarrena penalti jaurtiketetan galduz (Juventus FC-ren aurka). 1995ean Kontinente arteko Futbol Kopa irabazi zuen 0-0 egin ondoren penalti jaurtiketetan Grêmio de Porto Alegre garaituz. 1995-96 denboraldian Txapeldunen Ligako goleatzaile nagusia izan zen, 9 gol sartu zituelarik.

Bartzelona, Liverpool eta Ajax, zorterik gabe

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Louis van Gaal entrenatzailea FC Barcelonan ari zen eta honen eskariz taldeak Litmanen fitxatu zuen. Bi denboraldi egin behar zituen bertan baina ez zuen askorik jokatu eta bigarren denboraldiaren erdialdera baztertua izan zen[3].

2000-01 denboraldiko urtarrilean Liverpool FC-k fitxatu zuen[4]. Ongi hasi bazen ere lesionatu eta Liverpoolen urte bikaineko finaletan ezin izan zuen jokatu, esate baterako Deportivo Alavésen aurkako UEFA Kopako garaipenean. Ajaxera itzuli zen baina lesioekin jarraitu zuen.

Azken urteetan talderik talde ibili zen. F.C. Hansa Rostock talde alemaniarra, Malmö FF suediarra eta Fulham ingelesa[5] tartekatu zituen Finlandiako beste batzuekin. 2011 urtean erretiratu zen Helsinki HJK taldean.

Selekzio nazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989 urtean egin zuen debuta eta 2010 urtean erretiratu zen. Bi hamarkada hauetan selekzioarekin partida gehien jokatu (137) eta gol gehien sartu (32) zituen jokalaria izan zen, oraindik gainditu ez diren markak dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Litmanen heads home. 2004-05-25 (kontsulta data: 2017-11-17).
  2. Dutch Football - Football in Holland/The Netherlands - Eredivisie - Records. 2013-10-09 (kontsulta data: 2017-11-29).
  3. (Ingelesez) FIFA.com. (2008-01-07). «Van Gaal: My football philosophy» FIFA.com (kontsulta data: 2017-11-29).
  4. LFChistory.net. Liverpool career stats for Jari Litmanen - LFChistory - Stats galore for Liverpool FC!. (kontsulta data: 2017-11-29).
  5. (Ingelesez) Litmanen Training with FFC. (kontsulta data: 2017-11-29).