Jaroslav Hašek

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jaroslav Hašek
Ярослав Гашек.jpg
Bizitza
Izen osoaJaroslav Matěj František Hašek
JaiotzaPraga1883ko apirilaren 30a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
 Txekoslovakia
Talde etnikoaTxekiarra
Lehen hizkuntzatxekiera
HeriotzaLipnice nad Sázavou1923ko urtarrilaren 3a (39 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: tuberkulosia
Familia
AitaJosef Hašek
Ezkontidea(k)Jarmila Hašková (en) Itzuli  (1910eko maiatzaren 23a -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaReálné gymnázium v Ječné (en) Itzuli
Hizkuntzaktxekiera
Jarduerak
Jarduerakautorea, satira-idazlea, eleberrigilea, kazetaria eta idazlea
Lan nabarmenakXveik soldadu onaren menturak Mundu Gerran
Zerbitzu militarra
Adar militarraCzechoslovak legions in Russia (en) Itzuli
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Alderdi politikoaParty for Moderate Progress Within the Bounds of the Law (en) Itzuli
Czech Social Democratic Party (en) Itzuli

IMDB: nm0367960 Allocine: 204744 Allmovie: p310249
iTunes: 345093514 Musicbrainz: 4cd0691e-8662-450c-9246-aa816225ac0c Discogs: 432090 IMSLP: Category:Hašek,_Jaroslav Find a Grave: 9126758 Edit the value on Wikidata
Jaroslav Hašek - podpis.svg

Jaroslav Hašek (1883ko Apirilaren 30a, Praga - 1923ko urtarrilaren 3a, Lipnice nad Sázavou) txekiar idazle eta kazetaria izan zen.

Gehienbat 1920 eta 1923 bitartean atalka argitaratutako "Švejk gudari zintzoa" idazlanarengatik ospetsua da, Lehen Mundu Gerran girotutako satira antimilitarista. Idazlan hori txekieraz idatziriko narrazioen artean maisu lantzat jo ohi da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nortasun bitxiko pertsona izan zen. Hainbat lanbidetan aritu zen; tarteka kaleko bizitzari emana bizi izan zen, eta taberna-zuloetako giroan pasa bide zuen ordu asko.

1916an, Lehen Mundu Gerran desertatu egin zuen errusiarretara pasatzeko, eta Austriaren aurka borrokatzeko. 1918an, Armada Gorrian sartu zen.

Umorezko kontakizun askoren egilea izan zen; berak asmaturiko Xveik pertsonaia guztiz ezaguna da. 1920an, Pragara itzulirik, hasi zen Xveik soldadu onaren menturak (Karlos Cidek euskaratua) idazten, eta hiltzean eleberria amaitu gabe utzi zuen. Antiheroi horren gerrako gorabehera tragikomikoak kontatzen ditu Hasekek ironiaren, burlaren eta parodiaren bidez. Zinemara eta antzerkira eramanak izan dira behin baino gehiagotan Xveik-en balentriak. Moldaketa horien artean azpimarratzekoa da Bertolt Brechtek egin zuena.

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jaroslav Hašek Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]