Jaroslav Vrchlický

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jaroslav Vrchlický
Jan Vilímek - Jaroslav Vrchlický.jpg
Bizitza
Izen osoa Emil Bohuslav Frída
Jaiotza Louny1853ko otsailaren 17a
Herrialdea  Txekia
Lehen hizkuntza txekiera
Heriotza Domažlice1912ko irailaren 9a (59 urte)
Hobiratze lekua Vyšehrad cemetery
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak txekiera
Lanbidea
Lanbidea idazlea, hizkuntzalaria, poeta, itzultzailea, pedagogoa, antzerkigilea, libretista, unibertsitateko irakaslea, literatura kritikaria eta kazetaria
Nominazioak
Vrchlicky unterschrift.jpg

Jaroslav Vrchlický, jaiotza-izenez Emil Frida (Louny, Bohemia, 1853ko otsailaren 17a - Domažlice, Bohemia, gaur egun Txekiar Errepublika, 1912ko irailaren 9a) txekiar idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lumir aldizkariaren inguruan bilduriko taldeko artista nagusietakoa. Idazle alemaniarren, italiarren, frantsesen eta ingelesen eragina izan zuen, baina Victor Hugoren jarraitzaile izan zen, besteren gainetik. Lan lirikoak, epikoak eta filosofikoak egin zituen batez ere, baina bi drama historiko eta bi komedia ere idatzi zituen.

Vrchlickýren lanen ezaugarri nagusiak musikaltasuna eta metrikaren eta hizkuntzaren erabilera bikaina dira. Lan asko idatzi zituen; aipagarrienak: "Olerki epikoak" (1876), "Munduaren espiritua" (1878), "Gau bat Karlstein gazteluan" (1884).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jaroslav Vrchlický Aldatu lotura Wikidatan