Jasokundeko Andre Mariaren eliza (Turrillas)

Koordenatuak: 42°43′25″N 1°22′16″W / 42.72366558°N 1.37110128°W / 42.72366558; -1.37110128
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jasokundeko Andre Mariaren eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaItzagaondoa
Koordenatuak42°43′25″N 1°22′16″W / 42.72366558°N 1.37110128°W / 42.72366558; -1.37110128
Map

Jasokundeko Andre Mariaren eliza Itzagaondoko Turrillas lekuan XII. mendeko kristiau eliza bat da, erromaniko estiloan.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XII. mendearen amaierako edo hurrengo mendearen hasierako azken erromanikoa Jasokundearen Parrokia da. Nabe bakarreko eraikin xumea da, zirkuluerdi-formako absidea eta dorrea ditu oinaldean. Barrualdea kanoi-erdi zorrotzeko gangaz estalita dago. Ganga hori arku fajoiek zedarritzen dute, eta horiek atalak markatzen dituzte. Kanpoaldean itxura xumea du, eta nabarmentzekoa da erdi-puntuko arkudun portada, ertz bizikoa, zutikoen gainean.

Barruan, oinplano karratuko bataiarria dago, gotikoko eta Agnus Deiko motiboekin apaindua. Koruaren karela eta baranda, gaur egun Iruñeko Elizbarrutiko Museoan dagoena, XV. mende amaierako edo XVI. mende hasierako azken gotikokoak dira, eta bere pintura 1776koa da, Juan Francisco de Ariño artistaren izena ere ezagutzen dugun inskripzio batean irakur daitekeenez.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]