Jaume Vidal i Alcover

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jaume Vidal i Alcover
Bizitza
Jaiotza Manacor1923
Herrialdea  Espainia
Heriotza Xina Itzuli1991ko otsailaren  2a (67/68 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea eta antzerkigilea
Jasotako sariak
Genero artistikoa dramaturgia

Jaume Vidal i Alcover (Manacor, Mallorca, 1923 - Tarragona, Katalunia, 1991ko otsailaren 2a) katalan idazle eta filologoa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1946an Bartzelonako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi ondoren, filosofia eta letretako ikasketak ere egin zituen, eta katalan filologiako doktoregoa lortu zuen 1976an. 1978tik aurrera literaturako irakaslea izan zen Tarragonako Unibertsitatean.

Bere literatura lanei dagokienez, poesia, prosa nahiz antzerkia landu zituen. Itzulpen-lanak ere egin zituen: Rimbaud, Brecht, Proust eta beste hainbat eman zituen katalanez.

Bere olerkigintzan beti ageri da gizakiaren hilkortasun eta bakardadearen gaia. Olerki-libururik onenetako batzuk El dolor de cada día (1957, "Eguneroko oinazea"); Dos viatges per mar (1965, "Bi bidaia itsasoz"), Ciudad de Palma Saria jaso zuena; Terra Negra (1970, "Lur Beltza"), Carles Riva Saria eta Sonets alesandrins (1981, "Soneto alexandrotarrak") dira. Bere prosagintza, herri folkloreko elementu ugariz hornitua, eleberri eta kontakizun laburrek osatzen dute: Les quatre llunes ("Lau ilargiak"), 1969an Víctor Catalá Saria jaso zuena; Visca la revolució (1974, "Gora iraultza"); Didó i Eneas (1976); Els dies y els anys ("Egunak eta urteak"), 1976an hasitako saila; La vida fàcil (1987, "Bizimodu erraza") Els intocables (1988, "Ukiezinak"). Antzerki-obra nagusiak, berriz, La fira de la mort (1970, "Heriotzaren feria") eta Edip (1977) dira. Bestalde, katalan hizkuntzari buruz egindako azterlanak ere baditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]