Jaun baruak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Jaun baruak XVIII mendeko epitalamio bat da, Beñat Mardo koblakariak sortua Maria Place Arbouet eta Armand Jean Uharten ezkontzarako.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uhartetarrak familia indartsua ziren, Uhartehiriari izena eman ziotenak:[2] XIII gizaldian Tibalt II eta Luis IX erregeekin gurutzadetan parte hartu zuten; XIV mendean Nafarroako gerra zibiletan, XVIII mendean diputatu eta nobleziaren ordezkari izan ziren, eta XIX gizaldian Gustave Clement Uhart Baionako suprefet eta idazlea izan zen.[1]

Bertso hauek Beñat Mardo koblakariak jarri zituen 1769ko urtarrilaren 3an[3] Maria Place Arboueten ezkontzan, Armand Jean Uhart erregeren musketaria esposatu zuenean.[4]

Bertso sorta Jean Jaurgainek jaso zuen, "Arbotiko prima eijerra" izenburuarekin;[5] baina lehen bertsoarekin ere ezaguna izan da, "Jaun baruak aspaldin" alegia; halere, Benito Lertxundik "...eta maita herria, üken dezadan plazera" diskan (1975) grabatu zuenean "Jaun baruak" izendatu zuen, eta horixe da gaur egunean hedatuen dagoen izena.[6]

Bertsoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jaun Baruak aspaldin
Xederak hedatu ditin
Xori eijer bat hatzaman dizü
Pabeko seroren komentin
Orai harekin biziren düzü,
aspaldian gogoan beitzin.

Xedera balitz halako
merkatüetan saltzeko,
Xiberuako aitunen semek
eros litzazkie oro,
halako txori eijerto
zunbaiten hatzamaiteko.

Igaran apirilaren bürian,
armadaren erdian,
züntüdan bihotzian,
armak oro eskian;
present espiritian,
mahanka besuen artian.

Jauna maite banaüzü,
erraiten düzün bezala,
kita ezazü, kita ezazü
Erregeren zerbütxüa
eta maita herria,
üken dezadan plazera.

Jaun barua, orai, zü,
Felizitatzen zütügü,
Zeren beitüzü Mus de la Plazaren
prima eijerra esposatü;
Andre hori hirus düzü:
zuri ezteizügü dolü.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b r01e00000ff26d465bca470b8832717fd08b75808, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f (2016-10-31) «Euskal Herria entziklopedia enblematikoa: Arkitektura zibila I» opendata.euskadi.eus . Noiz kontsultatua: 2019-02-27.
  2. «Uhart-Mixe, Une puissante seigneurie... Un château», http://www.amisvieillenavarre.fr/.
  3. Hasieran2 (2015-10-10) «Hasieran: Jaun Baruak» Hasieran . Noiz kontsultatua: 2019-02-27.
  4. «Jaun baruak - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2019-02-27.
  5. «Euskal Poesiaren ataria - ARBOTIKO PRIMA EIJERRA - Beñat Mardo» basquepoetry.eus . Noiz kontsultatua: 2019-02-27.
  6. «Letras de Jaun baruak de Benito Lertxundi | euskal musika, música vasca» eu.musikazblai.com . Noiz kontsultatua: 2019-02-27.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]