Jauregi pretoriarra (Koper)

Koordenatuak: 45°32′53″N 13°43′48″E / 45.548°N 13.73°E / 45.548; 13.73
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jauregi pretoriarra
Kokapena
Estatu burujabe Eslovenia
Hiri-udalerriaCity Municipality of Koper
Koordenatuak45°32′53″N 13°43′48″E / 45.548°N 13.73°E / 45.548; 13.73
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1453
JabeaKoper
Arkitektura
EstiloaNazioarteko gotikoa
Ondarea

Jauregi pretoriarra (eslovenieraz: Pretorska palača, italieraz: Palazzo Pretorio) Koperreko jauregi ezaguna da, hiriko udalaren egoitza da.

Koperreko Tito enparantzaren iparraldean kokaturik dago, Loggia jauregiaren aurrez aurre.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1254an izan zen jauregi bat bertan baina 1348an izandako matxinada batek suntsitu zuen. Bigarren eraikin bat altxatzen ari zirela Ganovarrek hiria harpilatu zuten eta hau ere suntsiturik gelditu zen. Gaur egungo eraikina XV mendekoa da.

Lehenengo egin zen zatia Via Calegaria (zapatarien kalea) ertzean dagoena da, 1480 hamarkadan bukatutakoa. 1505 urtean Porto del Corte gehitu zitzaion, pizkunde estiloko atea. XV mendearen bukaeran eta XVI hasieran hainbat elementu aldatu ziren, bei ere estilo gotiko veneziarrerantz bideraturik. 1664an aurrealdea berriztu zen eta gaur egun duen itxura eman zitzaion. Koperrek zeukan indarraren ispilua bihurtu zen jauregi pretoriarra.

1797an Veneziako errepublika erori zenean ordea hiriak bezala jauregiak ere garrantzia galdu zuen eta XIX mendean Austriarren udal gobernua Armerija jauregira aldatu zuten Jauregia bertan behera uztean egoera kaskartuz joan zen 1968-69 urteetan berriztatze lanak egin ziren arte.

Esloveniaren independentziaren ondoren, 1991 eta 2001 artean berritatze lan sakonagoak egin ziren, 3'34 milioi euro gastatu ziren. 2001ean Koperreko udal gobernuaren egoitza bihurtu zen berriro ere.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]