Indartsua eta gorputz handikoa da, oso ondo egiten du presioa, baloiak lapurtzen ditu, eta erasora igotzen da. Osasunako harrobian hezi zen. Hala ere, 18 urte betetzerako (2006ko udan) Athleticek fitxatu zuen, 6 milioi euroren etete klausula ordainduta, eta han debutatu zuen lehen mailan. Athleticeko jokalari garrantzitsuenetakoa bilakatu zen. 2012ko udan, Alemaniako Bayern Munich taldeak fitxatu zuen, 40 milioi euroren etete klausula ordainduta. Horrenbestez, Bundesligako inoizko fitxaketen artean, gehien ordaindutakoa da.