Javier Clemente

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Javier Clemente
JaviClemente.jpg
Bizitza
Jaiotza Barakaldo1950eko martxoaren 12a (69 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza  (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak futbolaria eta futbol entrenatzailea
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Flag of None.svg Real Betis Balompié /
Flag of None.svg Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa1968 / 196820
600px Gray HEX-C0C0C0 White Red HEX-EE3123 Black.svg Bilboko Athletic Kluba1968 / 1973476
Flag of Spain.svg Espainiako 23 urtetik beherako futbol selekzioa1969 / 197021
600px Gray HEX-C0C0C0 White Red HEX-EE3123 Black.svg Bilbao Athletic1973 / 197470
 
Posizio edo espezialitatea aurrelaria
Altuera 171 zentimetro

Javier Clemente Lázaro (Barakaldo, Bizkaia, 1950eko martxoaren 12a) futbolari ohia eta futbol entrenatzailea da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen. Bere estreinaldia 1968 urtean izan zen, baina zauri larri baten ondorioz erretiratu behar izan zuen. Entrenatzaile ibilbidea Getxoko Arenas taldean hasi bazuen ere bere, Athleticekin estreinatu zen lehen mailan 80-81 denboraldian. Garai hartan Athleticek bi Liga txapelketa irabazi zituen jarraian, 1982-1983 eta 1983-1984 denboraldietakoak hain zuzen ere. Athleticekin orobat, 1984ko Errege Kopa eta 1985eko Superkopa erdietsi zituen. Espainiako futbol ligako lehen mailan, Bilboko taldeaz gainera, R.C.D Espanyol, Atlético de Madrid, eta Real Betis zuzendu ditu.

1992tik 1998ra bitartean Espainiako futbol selekzio nazionaleko selekzionatzaile lanetan aritu zen, Estatu Batuetako (1994) eta Frantziako (1998) Mundialetan; Ingalaterrako Eurokopan (1996) ere aritu zen entrenatzaile.

1999. urtean Real Sociedadek kontratatu zuen entrenatzaile, Bernd Krauss teknikari alemaniarraren ordezko izan zedin. Taldearen emaitza kaskarrak zirela-eta, urtebete baino ez zuen Donostian eman, eta 2000. urteko urrian bertan behera geratu zen talde zuri-urdinaren eta entrenatzaile bizkaitarraren arteko akordioa. Periko Alonso tolosarrak hartu zuen orduan taldearen ardura eta, handik gutxira, Olympique Marseillakoa taldeko entrenatzaile izendatu zuten Javier Clemente.

2019an, hiru urtez talderik entrenatu gabe egon ondoren, Euskal Herriko gizonezkoen selekzioaren kargua hartu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Javier Clemente Aldatu lotura Wikidatan