Xabier Etxeberria Ezponda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Javier Echeverría Ezponda» orritik birbideratua)
Xabier Etxeberria Ezponda

(2019)
Bizitza
JaiotzaIruñea1948ko martxoaren 2a (76 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne
Hezkuntza-mailadoktoretza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, filosofoa, saiakeragilea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa
Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia
Euskal Herriko Unibertsitatea
Ikerbasque  (2008ko otsailaren 1a -  2018ko abenduaren 31)
Jasotako sariak
Artikulu hau filosofoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Xabier Etxeberria».

Xabier Etxeberria Ezponda (Iruñea, Nafarroa, 1948) nafar filosofo, matematikari eta ikertzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofian doktore eta Matematiketan lizentziatua Madrilgo Unibertsitate Complutensean. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoan (1972-1974) eta Euskal Herriko Unibertsitatean irakasle izandakoa (1979-1996). Europako hainbat Unibertsitate eta Ikerketa Zentrotan egin ditu egonaldi akademikoak (Paris, Brusela, Hannover eta Urbana-Champaign). 1986az geroztik, Logika eta Zientziaren Filosofia katedraduna da, eta 1996az geroztik Espainiako CSICeko (Consejo Superior de Investigaciones Científicas) Filosofia Institutuan Ikerketa irakaslea, Filosofia, Zientzia, Teknologia eta Gizarte ataletan. 1993az geroztik, Espainiako Logika, Metodologia eta Zientziaren Filosofia Elkarteko buru da, eta 1983tik 1992ra Zientzien Historiaren Espainiako Elkarteko presidenteorde izan zen. Gai horiez diharduen Theoria aldizkariaren editore ere bada.

Bere bibliografia zabalean lan hauek nabarmen daitezke: Introducción a la metodología de la Ciencia: la filosofía en el siglo XX (1989), Filosofía para princesas (1989), Nuevos ensayos sobre el entendimiento humano (1992), Calculemos: matemáticas y libertad (1996) eta Sobre el juego (1997). Azken urteotan teknologia berriek eta informazioaren gizarteak jendartean duten eragina ikertu ditu gehienbat, eta gai horri lotutako trilogia arrakastatsu eta saritua eman du argitara: Telépolis (1994), Anagrama saria lortu zuen Cosmopolitas domésticos (1995), eta Los señores del aire (1999). Azken lan horri esker, Espainiako Saiakera Sari Nazionala eman zioten 2000. urtean.

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Echeverria Ezponda, Javier - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]