Edukira joan

Javier Gurpide Huarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Javier Gurpide Huarte

Bizitza
JaiotzaTutera, 1939
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril, 2017ko maiatzaren 9a (77/78 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, ekonomialaria, eleberrigilea eta olerkaria

Javier Gurpide Huarte (Tutera, Nafarroa Garaia, 1939 - Madril, 2017ko maiatzaren 9a) poeta, narratzailea, saiakeragilea, musikagilea, ingeniaria eta ekonomialaria izan zen. Industria Ingeniaritzako doktoregoa, Washingtongo Unibertsitatea Saint Louisenk honoris causa doktore izendatu zuen Zuzenbidean. Gaztelaniaz idatzi zuen.[1]

BBVko eta Iberdrolako presidenteorde exekutiboa, Merkataritza Bankuko presidentea eta hainbat enpresatako kontseilaria izan zen. Ogasun Publikoko eta Politika Ekonomikoko irakasle ere izan zen Deustuko eta Bilboko Merkataritza Unibertsitatea|Bilboko Merkataritza Unibertsitateetan.[2] Madrilen hil zen 2017ko maiatzaren 9an, asteartean, 78 urte zituela, alboko esklerosi amiotrofiko baten ondorioz.[3] María Mercedes Hermosillarekin ezkonduta, lau seme-alabak zituen. Erretreta 1998an hartu zuen.[4]

Pablo Gurpide Sigüenzako eta Bilboko apezpikuaren iloba izan zen.

Balletak
  • El Equilibrista
  • La Malaventura
Eleberriak
  • Las agujas del templo
  • Regaliz de Palo
  • Con los ojos cerrados
  • Laca
Poesia
  • Apoteosis de la espera
  • Ya no sé andar a tientas
  • La longitud del viento
  • El río de mis Lunas
  • El corazón del agua
Saiakerak
  • Los perdedores de Hollywood
  • De diosas, mitos y genios
  • La fe ¿el desafío?

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) adminbiografias. (2025-03-08). «Gúrpide Huarte, Javier (1939-2017): Un ejemplo de pluralidad intelectual y creativa» MCN Biografías (kontsulta data: 2026-03-15).
  2. (Gaztelaniaz) S.L, expansion com, Unidad Editorial Internet. «Javier Gúrpide, el banquero con alma de artista» www.expansion.com (kontsulta data: 2026-03-15).
  3. (Gaztelaniaz) «Muere el exvicepresidente de BBV Javier Gúrpide a los 77 años» Vozpópuli 2017-05-09 (kontsulta data: 2026-03-15).
  4. (Gaztelaniaz) Correo, El. (2017-05-12). «José Javier Gúrpide Huarte | Esquela» El Correo (kontsulta data: 2026-03-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]