Javier Miranda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Javier Miranda
Osasunako presidentea

1998 - 2002
Juan Luis Irigarai - Patxi Izko
Bizitza
JaiotzaGasteiz1954ko martxoaren 15a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaIruñea2019ko martxoaren 26a (65 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua
Enplegatzailea(k)Osasuna

Javier Miranda Martínez (Gasteiz, 1954ko martxoaren 15a - Iruñea, 2019ko martxoaren 26a) nafar enpresari eta Osasunako presidentea izan zen lau urtez, 1998tik 2002ra.

Hauteskundeetan Pedro Pegenauteri gailendu zitzaion. Mirandak 1732 boto lortu zituen, eta Pegenautek 1.305. Miranda Osasunako presidente zela lortu zuen taldeak Lehen Mailara igotzea, sei urtez Bigarren Mailan eman eta gero. 2000. urtean izan zen. Miranda oso gertukoa zen, bai zaleekin, baita jokalariekin ere. Hala, gogoangarria izan zen, ligako azken partidan Anoetan mailari eutsi, eta Kontxan bainua hartu zuenekoa.[1]

Sadar futbol zelaia Bai Euskarari ekitaldirako utzi zuen, eta segurtasun indarrei aurre egin zien Osasunako bi zale bere palkora gonbidatu izanagatik. Poliziak ez zien bi zaleei estadioan sartzen utzi nahi miatzeari uko egin zietelako, baina orduan Miranda joan eta bere ondoan esertzeko gonbita egin zien. Gerora garesti ordaindu zuen erabakia, izan ere, Polizia joan zen bere bila poliziari gogor egin izana eta haien segurtasuna arriskuan jartzea egotzita.[1]

Abestea atsegin zuen, eta ohikoa zen Xabierrerako erromesaldietan ikustea. Gaztetan, gainera, San Ferminetako entzierroa korritu zuen. Egun Iruñeko kafetegi bateko jabea zen, eta bertan egiten zuen lan.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Elizegi Egilegor, Arantxa. (2019-03-27). «Javier Miranda hil da, Osasunako presidente ohia» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.