Javier Velaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Javier Velaza
Javier Velaza Frías.jpg
Bizitza
Jaiotza Castejón, 1963 (57/58 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak filologo klasikoa, unibertsitateko irakaslea eta poeta
Enplegatzailea(k) Bartzelonako Unibertsitatea

Javier Velaza Frías (Castejón, 1963) nafar filologo eta poeta da. 1990ean Filologia Klasikoan doktoratu zen eta 1991n Bartzelonako Unibertsitatera joan zen. 2017tik Bartzelonako Unibertsitateko Latin Filologiako katedraduna eta Filologia Fakultateko dekanoa da.

Erromatar epigrafian, hizkuntza paleohispanikoetan, literatura klasikoan eta testuen transmisioan aditua da, besteak beste.

Bere ikerketa-ildo nagusiak hauek dira: latinezko epigrafia, Iberiar Penintsulako erromatarren aurreko hizkuntzak, literatura erromatarra eta testu-kritika.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu hauen egilea da:

  • 1991. Léxico de Ibérico (1976-1989), Bartzelona.
  • 1996. Epigrafía y lengua ibérico, Madril.
  • 1998. Mayer, Marc ; Velaza Frías, Javier eta Miró i Vinaixa, Mònica : Litterae in titules, titule in litteris, Bartzelona.
  • 2001. Itur in antiquam: Un Estudio Sobre La Tradición Antigua del Texto de Virgilio. Studien Zur Klassischen Philologie, Bd. 123. Frankfur am Main [etc.] : Peter Lang, 2001. Bartzelona.
  • 2007. La historia del texto de Terencio en la Antigüedad, Aurea Saecula. Bartzelona.

Berrehun artikulutik gora dauzka eta LITTERA ikerketa-talde finkatuko ikertzaile nagusia da.

Gehienbat Iberiera ikertu badu ere, euskal-akitaniera eta baskoien epigrafia ikertu ditu ere bai:

  • Velaza, Javier (1995): «Epigrafía y dominios lingüísticos en territorio de los vascones», Roma y el nacimiento de la cultura epigráfica en occidente, 209-218 or.
  • “1.3. Epigrafía romana”. Hemen: R. Jimeno (zuz.), Notitia Vasconiae. Diccionario de historiadores, juristas y pensadores políticos de Vasconia. I. liburukia. Antigüedad, Edad Media y Moderna, Madril – Bartzelona– Buenos Aires – Sao Paulo 2019, 99-105 or.
  • "Francisco Beltrán Lloris, Javier Velaza Frías. De etnias y monedas: las" cecas vasconas", una revisión crítica". Hemen: Javier Andreu Pintadok (koord.)., 2009, Los vascones de las fuentes antiguas: en torno a una etnia de la antigüedad peninsular. ISBN: 978-84-475-3390-9, 99-126 or.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lloris, Francisco Beltrán; Frías, Javier Velaza. (2009). «De etnias y monedas: las "cecas vasconas", una revisión crítica» Los vascones de las fuentes antiguas: en torno a una etnia de la antigüedad peninsular, 2009, ISBN 978-84-475-3390-9, págs. 99-126 (Universitat de Barcelona): 99–126. ISBN 978-84-475-3390-9. Noiz kontsultatua: 2021-04-22.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Javier Velaza Frías. Departament de Filologia Llatina. Unibersitat de Barcelona

Biografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.