Javier Ybarra Bergé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Javier Ybarra Bergé
COA Spain 1945 1977.svg
Gorte frankistetako prokuradorea

1967ko azaroaren 6a - 1969ko azaroaren 10a - Pilar Kareaga, Alfonso Diaz de Bustamante y Quijano (en) Itzuli
Hautetsia: Gorte Frankisten 9. Legegintzaldia
COA Spain 1945 1977.svg
Gorte frankistetako prokuradorea

1964ko uztailaren 3a - 1967ko azaroaren 15a
Hautetsia: Gorte Frankisten 8. Legegintzaldia
Escudo heráldico de Bilbao.svg
Bilboko alkatea

1963ko azaroaren 18a - 1969ko uztailaren 7a
Lorenzo Hurtado de Saratxo - Pilar Kareaga
COA Spain 1945 1977.svg
Gorte frankistetako prokuradorea

1958ko maiatzaren 16a - 1961eko apirilaren 18a
Hautetsia: Gorte Frankisten 6. Legegintzaldia
COA Spain 1945 1977.svg
Gorte frankistetako prokuradorea

1949ko maiatzaren 13a - 1950eko azaroaren 30a - José María Ruiz Salas
Hautetsia: Gorte Frankisten 3. Legegintzaldia
COA Spain 1945 1977.svg
Gorte frankistetako prokuradorea

1947ko ekainaren 18a - 1949ko apirilaren 6a
José Luis Goyoaga y Escario (en) Itzuli
Hautetsia: Gorte Frankisten 2. Legegintzaldia
Bizitza
JaiotzaBilbo1913ko uztailaren 2a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBarazar1977ko ekainaren 22a (63 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
HiltzaileaEuskadi Ta Askatasuna
Familia
AitaGabriel María Ybarra de la Revilla
AmaElvira Bergé Salcedo
Ezkontidea(k)Teresa Ybarra Villabaso
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Salamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, politikaria, enpresaburua eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Jasotako sariak
KidetzaHistoriaren Errege Akademia
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaSpanish Nationalist Party (en) Itzuli
Espainiar Berrikuntza
FET y de las JONS
Artikulu hau enpresaburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Javier Ybarra».

Javier Ybarra Bergé[1] (Bilbo, 1913ko uztailaren 2a - Barazar, 1977ko ekainaren 22a) enpresaburua, idazlea eta politikaria izan zen, ETA politiko-militarrak eraila.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguriko goi burgesia osatzen zuten familietako batean jaioa, Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen. Espainiako Bigarren Errepublikaren denboran, Partido Nacionalista Español alderdi erregezale ultraeskuindarreko kide izan zen lehenik, eta Renovación Española alderdi erregezale eskuindarrekoa gero. Espainiako Gerra Zibilean borrokatu zen, nazionalen alde; zauritua izan zen, eta hainbat domina jaso zuen. 1963tik 1969 arte, Bilboko alkate izan zen. Bizkaiko Diputazioko buru eta Francoren Mugimendu Nazionaleko kontseilari ere izan zen.[2]

Gerra Zibilean izandako bizipenei buruz, historiari buruz eta politikari buruz idatzi zuen. Hainbat enpresetako zuzendaritzan aritu zen: besteak beste, Babcock Wilcox enpresan, hainbat bankutan, eta El Correo egunkarian.

Bahiketa eta hilketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banco de Vizcaya banketxeko ordezkari gisa Babcock Wilcoxeko lehendakari zela, 1977ko maiatzaren 20an, ETA politiko-militarrak bahitu zuen. Familiari mila miloi pezetaren erreskatea eskatu zion; gero 500 milioira jaitsi zuen dirutza, baina familiakoek ezin izan zuten dirua bildu. 1977eko ekainaren 22an, ETA politiko-militarrak Bilboko Radio Popular irratira deitu zuen: Javier Ybarra «exekutatua izan da», jakinarazi zuten.[3] Gorpua Barazarren agertu zen, garondoan tiro bat zuela, eta eskuetan arrosarioa eta meza liburua zituela.[4]

Hilketaren ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1977eko ekainaren 15eko hauteskundeetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hautaturiko parlamentariek eta haien alderdiek hilketa gaitzetsi zuten. Ideologiaren aldetik ETA politiko-militarrari lotuta zegoen Euskadiko Ezkerra hauteskunde koalizioko hainbat buruk ere gaitzetsi zuten. Jose Luis Elkoro buru zuen Bergarako alkate taldeak gogor gaitzetsi zuen erailketa.[3]

Hilketa horrek ETA politiko-militarraren banaketa eragin zuen. Gehienek Juan Maria Bandresek proposatutako gobernuarekiko negoziazioa onartu zuten. Gainerakoek, Miguel Angel Apalategi eta Pakito Mujika Garmendia buru zituztela, ETA VIII. Biltzarra sortu zuten.[erreferentzia behar]

Idazlanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mi diario de la Guerra de España 1936-1939. (1941)
  • De California a Alaska. Historia de Descubrimiento. (1945)
  • Política Nacional en Vizcaya. De la Restauración a la República. (1947)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Ibarra da abizenaren euskara batuko idazkera (ikus Euskal Onomastikaren Datutegia), baina pertsona ospetsu horren abizenaren grafia oso finkatuta dago Ybarra formarekin.
  2. «El asesinato de don Javier de Ybarra», La Vanguardia, 1977-06-23.
  3. a b Joseba AGIRREAZKUENAGA eta Mikel URQUIJO (2008): Bilbao desde sus alcaldes: diccionario biográfico de los alcaldes de Bilbao y gestión municipal en la Dictadura, 3. liburukia (1937-1979), Bilboko Udala.
  4. «Atroz asesinato de Javier de Ybarra», ABC, 1977-06-23.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]