Javier Ziga
Javier Ziga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1877ko azaroaren 25a |
Herrialdea |
![]() |
Heriotza | Iruñea, 1960ko urtarrilaren 13a (82 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Euzko Alderdi Jeltzalea |
Javier Ziga Etxandi (Nabarreria kalearen 25. zenbakiko etxea, Iruñea, 1877 - ibidem., 1960) euskal herritar margolari eta politikaria izan zen[1].
Iruñeko Alde Zaharran dagoen Nabarreria kalearen 25. zenbakiko etxean jaio zen.
Iruñeako Arte Ederretako Eskolan (1909an arte), Madrilgo San Fernando akademian (1909-11) eta Parisen (1912-14) ikasi zuen. Parisen, adibidez, inpresionismoarekin eta postinpresionismoarekin harremanetan jarri zen, eta Cézannen artelanak eta prozedura piktorikoak miresten zituen. 1914an, Lehen Mundu Gerra hasterakoan, jaioterrira itzuli zen[2]. Bertan lan egiteaz gain, margolari gazteen irakaslea bilakatu zen (Lasterra, Ascunce, Fernando Beorlegi...).
Erretratugile bezala nabarmendu izan zen (Arturo Kanpion, Estanislao Arantzadi...) , nahiz eta gai historikoak, erlijiosoak, mitologikoak, bodegoiak, paisaiak eta cartelak bezalako beste motako generoak ere landu.
EAJren kidea, bitan (1920-1923 eta 1930-1931) Iruñeko zinegotzi hautatua izan zen. Gerra Zibilean UGTren buruzagi bat laguntzeagatik salatu eta isuna jarri zioten. Ordaintzeko Calvario bat erabili zuen, egun El Cristo de la sanción ezizena duena[3].
Lan nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Reunión de los doce ancianos bajo la sombra del roble de Jaureguizar
- El panadero de Elizondo
- Retrato de Arturo Campión
- Escenas del Roncal
- Chacolí
- Tipo Bozatarra
- Mercado de Elizondo
- Viático en el Baztán
Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- "La pintura costumbrista en Navarra a través de tres ejemplos : Inocencio García Asarta, Javier Ciga Echandi y Miguel Pérez Torres." de Ignacio J. Urricelqui (San Sebastián, Eusko Ikaskuntza, 2004) (ISBN 84-8419-880-4)
- "Javier Ciga: pintor de esencias y verdades." de Pello Fernández Oyaregui (Pamplona, Gobierno de Navarra-UPNA, 2012)
Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Javier Ciga Echandi. .
- ↑ Urrizelki, Ignacio J.. (2004). La pintura costumbrista en Navarra a través de tres ejemplos : Inocencio García Asarta, Javier Ciga Echandi y Miguel Pérez Torres. Donostia: Eusko Ikaskuntza ISBN 84-8419-880-4..
- ↑ «La obra del pintor Javier Ciga y el valle de Baztan preparan su reencuentro» Gara 2007-03-26.
Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
* Museo Etnográfico Jorge Oteiza / Colección Javier Ciga (Elizondo)
![]() |
Artikulu hau Nafarroako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |