Javier de Isusi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Javier de Isusi
Bizitza
Jaiotza Bilbo1972  (46/47 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak komikigilea eta ilustratzailea

Javier de Isusi (Bilbo, 1972-) komikigile bizkaitarra da. Arkitektura ikasi ondoren Donostian eta Lisboan, lanbide horretan jardun eta gero, urtebetez bidaiatu zuen eta marrazkiak egitean eta komikigintzan murgiltzen hasi zen.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Data Izenburua Argitaldaria
2004 Los viajes de Juan Sin Tierra 1 – La pipa de Marcos Astiberri
2007 Los viajes de Juan Sin Tierra 2 – La isla de Nunca Jamás Astiberri
2008 Los viajes de Juan Sin Tierra 3 – Río Loco Astiberri
2008 Las cenizas de la abuela "Dos veces breve" #17
2010 Los viajes de Juan Sin Tierra 4 – En la tierra de los Sin Tierra Astiberri
2012 Ometepe Astiberri
2015 He visto ballenas/Baleak ikusi ditut Astiberri
2017 Asylum (Gazteleraz eta euskaraz) CEAR-Euskadi / Astiberri

Los viajes de Juan Sin Tierra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an "La pipa de Marcos" kaleratu zuen Astiberri argitaletxearekin, "Corto Maltese" famatuan inspiratutako "Vasco" pertsonaia lehenengo aldiz agertuz, liburu honetan Chiapasko estatu mexikarrean girotuta. Bi urte geroago, 2006an, "La isla de Nunca Jamás" atera zuen argitaletxe berarekin, pertsonaia bera harturik baina oraingoan istorioa Nikaraguan kokatuta dagoelarik.

Aurreko bi liburuek tetralogia osatzeko sortu zituen Isusik, "Los viajes de Juan Sin Tierra" izenekoak. Izan ere, "Vasco" bere pertsonaia Juan lagunaren bila abiatzen da munduan zehar, eta horixe da istorio sorta honen haria. Hirugarren istorioak "Río Loco" izenburua eduki zuen eta laugarrenak "En la tierra de los Sin Tierra."

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Isusi, Javier de (2014) Baleak ikusi ditut Astiberri 218 or. ISBN 978-84-15685-60-9 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]