Edukira joan

Javoriveko base militarra

Koordenatuak: 50°02′44″N 23°36′21″E / 50.04556°N 23.60583°E / 50.04556; 23.60583
Wikipedia, Entziklopedia askea
Javoriveko base militarra
Kokapena
Estatu burujabe Ukraina
Oblast Lviveko oblasta
Raion of UkraineYavoriv Raion
Koordenatuak50°02′44″N 23°36′21″E / 50.04556°N 23.60583°E / 50.04556; 23.60583
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1940
Arkitektura
Azalera36.153 ha

Javoriveko base militarra Ukrainako Indar Armatuen entrenamendu militarrerako base militar bat da, Ukraina mendebaldeko Javoriv hirian kokaturikoa, Poloniako mugatik 10 kilometrora eta, Javoriv barrutian, Lvivetik 30 kilometrora, ipar-mendebaldean. Instalazioak Bakea Mantentzeko eta Segurtasunerako Nazioarteko Zentro bat dauka, Ukraina-NATO Bakearen Aldeko Lankidetza programaren esparruan, bai eta Petro Sahaidatstxnyj Akademia Militar Nazionala. Base militarrak 390 km² inguruko azalera du –151 milia karratukoa– eta, barruan, 1,790 pertsona har ditzake.[1][2] Eremu osoan, bestalde, 36,153 hektareako azalera du; Javoriveko Parke Nazionala sortu arte, bestalde, 42,000 hektarea zituen.[3]

2008ko paisaiaren ikuspegia.

Javoriveko prestakuntza militarrerako eremua 1940an sortu zen. Poloniako Armadaren entrenamendu militarreko antzinako eremu bat erabili zen, 1939an Polonia ekialdeko sobietar okupazioaren eta Ukrainako Mendebaldearen sobietarren anexioaren aurretik hemen zegoena. 1940ko otsailaren 13an, SESBek 30 herriren ebakuazioari buruzko ebazpena onartu zuen; izan ere, herri horien eremua beharrezkoa zen base militarraren handitzerako.[4] 

Guztira, 125,000 pertsona ingurutik indarrez lekualdatu zituzten, bai eta 170 herri eta herrixka basamortu bihurtu ziren. Biztanleak Besarabiako hegoaldera eraman zituzten duela gutxi aske geratu ziren herrietara; izan ere, besarabiar alemaniarrak Alemaniako Reich-ean birkokatuak izan ziren. 

1941etik 1944ra bitartean, Wehrmacht alemaniarrak Galitzian entrenamendu militarreko eremu gisa erabili zuen eremua, Truppenübungsplatz Galizien izenarekin. Geroago, Armada Gorriak eremua erabili zuen berriro eta, 1991tik aurrera, Ukrainako Indar Armatuak. Gaur egun, NATOko indarrekin batera ariketak ere egiten dira base hartan.[erreferentzia behar] 

Nazioarteko Bakearen eta Segurtasunaren Zentroa (IPSC) 2007an sortu zen Ukrainako Indar Armatuetako langileen prestakuntzan laguntzeko; bereziki, bakea mantentzeko misioetarako. IPSCk prestakuntza ematen zien bakegintzako misioei eta terrorismo-aurkako borrokan indarrak ematen dituzten atzerriko estatuko unitate militarrei. 2016an, adibidez, JMTCaren Fearless Guardian II programak soldaduak prestatzen zituen lehen sorospenetan, tripulaziorik gabeko aireko ibilgailuen taktiketan eta IEDen aurkako borrokan.[5]

2015eko irailean, NATOren Hondamendien Aurrean Erantzuteko Koordinazio-Zentro Euro-Atlantikoak (EADRCC) eta Ukrainako Estatuko Larrialdi-Zerbitzuak (SESU) Ukraine 2015 izeneko ariketa bateratua egin zuten 1,100 parte-hartzaile baino gehiagorekin; horien artean, lehen erantzuntzaileak, bilaketa- eta erreskate-taldeak eta eraso kimiko edo nuklearren aurreko adituak.[6]

2022ko Errusiako erasoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiako Indarrek 2022ko martxoaren 13an Javoriveko base militarraren aurka eraso bat burutu zuten, 2022ko Ukrainako inbasioaren testuinguan. Ukrainako agintarien arabera, erasoan 35–40 soldadu ukrainar baino gehiago hil ziren, bai eta beste 134 zauritu.[7] Ukrainako funtzionarioek ere jakinarazi zuten 1,000 atzerriko borrokalari inguru entrenatzen ari zirela basean, Ukrainako Atzerriko Legioaren parte gisa.[8] Errusiako Defentsa Ministerioak iragarri zuenez, erasoan "gehienez, 180 mertzenario atzerritar eta atzerriko arma-ontzi handi bat" suntsitu zituela; era berean, atzerriko borrokalarien aurkako erasoekin jarraituko zuela adierazi zuen. Ukrainako Defentsa Ministerioak, bestalde, esan zuen ez zuela atzerritarrik baieztatu hildakoen artean.[9] Martxoaren 14an, The Mirror egunkari britainiarrak esan zuen, gutxienez, britainiar indar berezi-ohietako hiru boluntario hil zirela erasoan, hildako boluntarioen kopurua ehunetik gorakoa zen bitartean.[10][11]

Oleksii Reznikov-ek, Ukrainako Defentsa-Ministroak, "EB- eta NATO-mugatik gertu dagoen bakearen eta segurtasunaren aurkako eraso terroristatzat" jo zuen erasoa.[2] NATOko funtzionario batek, bestalde, adierazi zuen basean ez zegoela NATOko langilerik, langile guztiak herrialdetik alde egin baitzuten inbasioa hasi baino lehen.[12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Ukrainian PfP Training Centre» NATO 20 October 2003.
  2. a b (Ingelesez) «Ukraine war: Missiles hit military site near western city of Lviv» BBC News 13 March 2022.
  3. (Ukraineraz) «Новоженець хоче відібрати у військових частину Яворівського полігону» portal.lviv.ua 1 June 2005.
  4. (Errusieraz) Партизанськими дорогами з командиром "Залізняком". 2012-03-17.
  5. US to support International Peacekeeping and Security Center in Ukraine. February 28, 2016: The US Department of Defense (DoD) has revealed plans to support the International Peacekeeping and Security Center (IPSC) in western Ukraine until 2020.
  6. Secretary General highlights value of partnership as he opens joint NATO-Ukraine civil emergency exercise. .
  7. (Ingelesez) «Ukraine war: Missiles hit military site near western city of Lviv» BBC News 13 March 2022.
  8. Ramzy, Austin. (13 March 2022). «The base attacked in western Ukraine has been a hub for foreign militaries.» The New York Times.
  9. Krever, Mick. (13 March 2022). «Ukraine denies Russia's claims it has killed up to 180 foreign mercenaries during strike on Yavoriv military base» CNN.
  10. Hughes, Chris; Thornton, Lucy. (14 March 2022). «Three British ex-special forces troops feared dead in Russian attack near Polish border» The Daily Mirror.
  11. Gregory, Andy; Batchelor, Tom. (15 March 2022). «Fears three British ex-special forces troops killed by Russian attack in Ukraine» The Independent.
  12. Marshall, Andrew R.c.. (13 March 2022). «Bloodied but alive after Russian air strike in western Ukraine» Reuters.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]