Jean-Baptiste Etxeberri (apaiza)
Itxura
Jean-Baptiste Etxeberri (apaiza) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Jean-Baptiste Etcheberry |
Jaiotza | Donaixti-Ibarre, 1806ko abenduaren 2a |
Herrialdea | Nafarroa Beherea, Euskal Herria |
Heriotza | 1898 (91/92 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta apaiz katolikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
- Artikulu hau apaizari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jean-Baptiste Etxeberri».
Jean-Baptiste Etxeberri edo Jean-Baptiste Etcheberry (Donaixti-Ibarre, Nafarroa Beherea, 1806ko abenduaren 2a - 1898), apeza, idazlea eta Escualdun laborarien adiskidea almanakaren sortzailea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibarre-Ordokian sortu zen 1806an, eta Mixel Garikoitz lehen kusia (lehengusua) zuen. Lau urtetan Ibarlako ahaide batzuek, haurrik ez izanez, hartu zuten semetzat. Hamabi urte arte artzain izan zen. Baionan egin zituen teologiako ikasketak eta 1833an apez egin zuten. Uztaritzeko serora beltxen komentuaren omonier sartu zen 1843an eta 55 urtez egon zen.[1]
1848tik 1891ra (hil zen arte), urte guziez, Escualdun laborarien adiskidea izeneko almanaka argitaratu zuen.[2]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Almanaka:
- Escualdun laborarien adiskidea eta conseilaria, presuna suerte gucientzat on dena. Egunaria edo almanaca. : eliça-oficioetaco aurki-bidea (1849-1911)
Beste obrak:
- Testament zaharreco eta berrico istorioa, Frances liburu aphezpicuec onhetsia den baten gainean hescuaraz eguina (1875)
- Maiatceco hilabethe chumea eta laburra. Eguin ditake escolan haurrekin. Eguin ditake familian. Eguin dezake norc berac andredena mariaren imaya baten aitcinean. Hastean erran ditake arrosarioa, gucia edo pharte bat. Akhabantzan erran ditake Orhoit zaite, etc... edo Zure arartecotasunerat, etc..., edo Pater eta Ave Maria. (1877)
- Guiristinoa induljencien gainean argitua (1889)
- Miguel Garicoitz aphezaren bicitcea laburzki. Haren cusi Etcheberry aphezac (1892)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lafitte, Piarres. (1990). Euskal literaturaz. Erein ISBN 84-7568-269-3..
- ↑ https://www.euskara.euskadi.eus/r59-738/eu/contenidos/termino/_c02023/eu_e_4143/e4143.html. .