Edukira joan

Jean-Baptiste Regnault

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Baptiste Regnault

Bizitza
JaiotzaParis1754ko urriaren 9a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1829ko azaroaren 12a (75 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Regnault (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Sophie Regnault (en) Itzuli  (1786ko azaroaren 18a -  1825)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaArte Ederren Goi Eskola Nazionala
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Jean Bardin
Nicolas Bernard Lépicié (en) Itzuli
Joseph-Marie Vien
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)Arte Ederren Goi Eskola Nazionala  (1805 -  1829)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAcadémie des Inscriptions et Belles-Lettres
Arte Ederren Akademia (Frantzia)
Mugimenduaneoklasizismoa
Genero artistikoamargolaritza historikoa

Find a Grave: 159015709 Edit the value on Wikidata

Jean-Baptiste Regnault (Paris, 1754ko urriaren 9a-Ibidem, 1829ko azaroaren 12a) frantziar Neoklasizismoaren margolari ospetsua izan zen.[1]

Hamar urterekin Bataille de Montval bildumazaleak ematen zizkion marrazkiak kopiatzen zituen. Bere aitak familia osoarekin Ameriketara joatea erabaki zuen, ordea, eta Jean-Baptiste itsas-kapitain baten eskuetan utzi zuen, bere itsasontzian ontzimutil gisa lanean. Bost urte egon zen berarekin, ama, alargunduta, Parisera itzuli zen eta berriro ere semea berreskuratu zuen arte.[2]

Parisen Nicolas-Bernard Lépicié, Joseph-Marie Vien eta Jean Bardin margolarien ikasle izan zen. Hauek bere formakuntza osatzeko Erromara eraman zuten. 1776an, bere Diogène visité par Alexandre margolanarekin Erromako Saria lortu zuen. Sariari esker Villa Medicin bizi izan zen, Jacques-Louis David eta Pierre Peyronekin. Pintura eta Eskulturaren Errege Akademiako kide hautatu zuten 1783an, eta Margolaritza eta Eskultura Saloian, L'Éducation d'Achille par le centaure Chiron margolana erakutsi zuen. 1787an, Parisko Cour du Commerce-Saint-André kalera bizitzera joan zen; Louis Lafitte izan zuen ikasle gisa. Bere bizilagun gazte bati ere, Constance-Marie Bondeluri, margolaritza irakatsi zion.[3]

Antzinako gaiek erakarri zuten eta gai historikoa zuten lan ugari margotu zituen. Ondoren, pasio berarekin, Frantziako Iraultzaren inguruko gaiak landu zituen; esaterako, La Liberté ou la Mort, azken hau 1795eko Margolaritza eta Eskultura Saloian aurkeztua.[4] Lehen Inperioaren garaian, Jean-Baptiste Regnaultek formato handiko lanak burutu zituen. 1807ko otsailaren 7an Parisko Arte Ederretako Eskolako pintura-irakasle izendatu zuten; berez, 1805eko abenduaren 21az geroztik postu hori betetzen zuen, baina soldatarik izan gabe. Lanpostu horretan bere aurrekoa Clement-Louis-Marie-Anne izan zen; 1829an Ingres izango zen bere oinordekoa.

1809ra arte Saloian aurkeztu zituen bere lanak. Urte horretatik aurrera bere karrera ofiziala baztertu zuen eta mitologiaren inguruko gaiak landu egin zituen. 1816tik 1822ra, Eskola Politeknikoan, marrazketa irakaslea izan zen. 1829ko uztailaren 19an baroi titulua jaso zuen.[5]

Sophie Meyerrekin ezkonduta, hiru seme izan zituen: Antoine Louis Regnault, Jean François Regnault eta Carles Louis Regnault. Regnault 1829ko azaroaren 12an hil zen eta Père Lachaise hilerrian lurperatuta dago.

Margolan batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Le Baptême du Christ (1779)
  • Martyre des saints Procès et Martinien (kopiatu ondoren Valentin de Boulogne), 1780
  • L'Éducation d'Achille (1782)
  • Descente de Croix (1788-1789)
  • Le Déluge (Salon 1789 et 1791)
  • Socrate arrachant Alcibiade des bras de la Volupté (Salon 1791)
  • La Liberté ou la Mort (1795)
  • La Mort de Cléopâtre (1796-1797)
  • Les Trois Grâces (1797-1798)
  • Portrait de Jacques Augustin de Silvestre (1800 ingurukoa)
  • Portrait de Napoléon au camp de Boulogne (1804)
  • Mariage du Jérôme Bonaparte et de la Wurtembergeko printsesa (1810)
  • L'Homme physique, l'homme moral et l'homme intellectuel (1810 ingurukoa)
  • La Mer de Desaix à Marengo (1810 ingurukoa)
  • Desaix recevant la mort à la bataille de Marengo (1801)
  • L'Humour et l'Hymen buvant dans la cape de l'Amitié (1820)
  • Jupiter et Io (1827)
  • Ariane et Thésée (1829)


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://www.universalis.fr/encyclopedie/jean-baptiste-regnault/
  2. Laurence Le Cieux, «Catalogue des oeuvres », Anne-Claire Ducreux, Face à Face, Paris, Somogy Editions d’art, 1998, 138 or.
  3. Marianne Delafond, De Le Brun à Vuillard : Catalogue d’exposition, Institut de France, 1995, 205 or., 80 or.
  4. Jean Tulard, Jean-François Fayard eta Alfred Fierro, Histoire et dictionnaire de la Révolution française 1789-1799.
  5. http://cths.fr/an/savant.php?id=118227

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]