Edukira joan

Jean-Baptiste Say

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Baptiste Say

Bizitza
JaiotzaLyon1767ko urtarrilaren 5a
Herrialdea Frantzia
Heriotzaformer 2nd arrondissement of Paris (en) Itzuli eta Paris1832ko azaroaren 14a (65 urte)
Hobiratze lekuaPère Lachaise hilerria
Grave of Say (en) Itzuli
Familia
AitaJean-Étienne Say
AmaFrançoise Castanet
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaSay family (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, industrialaria, kazetaria, itzultzailea eta idazlea
Enplegatzailea(k)Conservatoire National des Arts et Métiers
Collège de France  (1831 -  1832)
Lan nabarmenak
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia
Zientzien Errusiar Akademia
Warsaw Society of Friends of Learning (en) Itzuli

Find a Grave: 44171737 Edit the value on Wikidata

Jean-Baptiste Say (Lyon, Frantzia, 1767ko urtarrilaren 5a - Paris, Frantzia, 1832ko azaroaren 15a) ekonomialaria izan zen. Enpresaburu jardun zuen, kotoigintzan, eta eguneroko lanean hartu zuen ekonomiarekiko zaletasuna. 1816. urtean ekonomiari buruzko eskolak ematen hasi zen. 1819. urtean, Conservatoire National des Arts et Métiers ikastetxean Industria Ekonomia sailaren ardura hartu zuen. 1831. urtean, berriz, Collège de France ikastetxeko Ekonomia Politikoko irakasle hautatu zuten.

Argitaratu zituen obren artean nagusiak Traité d’économie politique (1803) eta Cours complet d’économie politique (1829) dira. Ekonomia teorian entrepeneur kontzeptua sartu zuen, eta oinarrizko ekoizpen bideak hirutan (lurra, lana eta kapitala) sailkatu zituen.

Hala ere, ezaguna da batik bat bere izena daraman merkatuei buruzko legearengandik. Lege horrek ez zuen ekonomia teorian izan duen eragina lortuko ez balitz izan Keynesen eta Eskola Klasikoaren arteko tirabira. Keynesen ustez, Eskola Klasikoaren huts handia zen Sayren legea beren makroekonomia teoriaren oinarrizko ideiatzat hartzea. Bada zalantzarik Sayk postulatu horrekin esan nahi zuenari buruz; Keynesen ustez, legeak, funtsean, hau dio: «ekoizten diren salgaien kopurua eta erositako salgaien kopurua berdinak dira»; bestela esanda, «eskaintzak bere eskaria sortzen du». Definizioz, beraz, ez litzateke inoiz izango baliabideen gutxiegizko erabilpenik. Legearen beste zenbait ikuspuntu funtsa handirik ez duten topikoak baizik ez dira: «truke orotan, badira eroslea eta saltzailea»; eta «salgai bat saldu bada, norbaitek erosi duelako», esaterako. Seguruenik, esanahi handieneko interpretazioa Keynesena da, baina oreka izateko baldintza gisa.

Sayren obren artean, aipatzekoak dira orobat Ricardo ingeles ekonomialariaren obren frantsesezko itzulpenak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]