Jean-Christophe Lafaille

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Christophe Lafaille
Lafaille.gif
Bizitza
Izen osoaJean-Christophe Henri Irénée Lafaille
JaiotzaGap1965eko martxoaren 31
Herrialdea Frantzia
HeriotzaMakalu2006ko urtarrilaren 26a (40 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakmendiko gidaria, mendigoizalea eta arroka-eskalatzailea
jclafaille.com…
IMDB: nm1473790 Edit the value on Wikidata

Jean-Christophe Lafaille (Gap, 1965eko martxoaren 31 - Makalu, 2006ko urtarrilaren 26a) alpinista eta mendiko gidari frantziarra izan zen. Alpeetan eta Himalaian igoera zailak egiteagatik ezaguna zen; baita ere, "beharbada Himalaian inoiz egin den auto-erreskaterik onena" bezala deskribatu dena gauzatzeagatik, aldi hartan, bakarrik jaitsi behar izan zuen Annapurnaren hegoaldeko aurpegitik beso bat hautsita, bere eskalada-laguna eroriko batean hil ondoren. Zortzi mila metroko hamalau tontorretatik hamaika igo zituen, horietako asko bakarrik edo aurretik eskalatu gabeko ibilbideetatik. Makalun, munduko bosgarren mendirik altuenean, neguko lehen igoera egiteko bakarkako saiakera batean desagertu zen.

Jean-Christophe Lafaille (ezkerrean) eta David Callaway Shishapangmako kanpamentu nagusian.