Edukira joan

Jean-Christophe Victor

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Christophe Victor

Bizitza
JaiotzaNeuilly-sur-Seine, 1947ko maiatzaren 30a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaSaint-Jean-de-Fos, 2016ko abenduaren 28a (69 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaPaul-Émile Victor
AmaÉliane Victor
Ezkontidea(k)Virginie Raisson-Victor
Hezkuntza
HeziketaInstitut d'ethnologie
Institut national des langues et civilisations orientales
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraketnologoa, geopolitikaria, telebista aurkezlea, idazlea, kartografoa, geografoa, politologoa eta aurkezlea
Enplegatzailea(k)Policy Planning Staff (en) Itzuli
Arte France
Lan nabarmenak

Jean-Christophe Victor (Neuilly-sur-Seine (Seine), Frantzia, 1947ko maiatzaren 30ean jaioa - 2016ko abenduaren 28, Saint-Jean-de-Fos, Hérault, Frantzia) frantses geografo, etnologo, ikertzaile, irakasle eta telebista aurkezlea izan zen, geopolitikan eta nazioarteko harremanetan aditua.[1][2]

Laboratoire d'études prospectives et d'analyses cartographiques (Lépac) erakundearen sortzaile eta zuzendari zientifikoa izan zen; horrez gain, telebistaz aurkezteko modu original bat sortu zuen, mapetatik, kontzeptu geografiko eta politikoetatik abiatuta eta, hitzaren berezko adiera, geopolitikoak, 1990etik aurrera telebistaz emandako Le dessous des cartes saioarekin, lehenik La Septen eta gero Arten.[3]

Paul-Émile Victor esploratzaile polarraren eta Éliane Decrais telebista ekoizlearen semea zen. Virginie Raissonen[4] ezkontidea zuen eta lau seme-alabaren aita zen.

Haurtzaroa - prestakuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurretan, malformazio kardiako larria izan zuen. Bederatzi urterekin, gurasoek Minneapoliseko zirujau batengana eraman zuten, bihotz irekiko ebakuntza egin ziezaion.

Txineraz lizentziatu zen École des langues orientalesen, Zientzia Politikoko Ikasketa sakonetan lizentziatua (1982) eta Etnologian doktorea Gizakiaren Museoko Etnologia Institutuan, 1970eko hamarkadaren hasieran.[5] Bere tesiaren beharrengatik, urtebete eman zuen Bridhim herrixka urrunean, tamang herri batean, Nepalen. Asiako kontinentearekiko zirrara garatu zuen. «Asia biziki maite dut, eta hori da hobekien ezagutzen dudan kontinentea», aitortu zion Libération egunkariari.[2]

Lan-ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970eko hamarkadaren hasieran, lizentziatu berritan, bere burua Frantziako Atzerri Ministeriora aurkeztu zuen, Pekinera bidaliko zutelakoan. Behin-behinean, baina, Kabulen (Afganistan) kultur agregatu izendatu zuten. SESBak Afganistan inbaditu ondoren, Centre d'analyse et de prévisionen (CAP) hartu zuten, herrialdearen egoerari buruzko bere jakinduria emateko. «informazioaren analisia egiten nuen —ez informazioa, kontuz—, hiru orriko oharrak sortu behar nituen Pakistango eta Afganistango egoeraren bilakaeraz».[2] Esperientzia horretatik sortu zitzaion sintesi zentzua, eta bere lehen lana idatzi zuen, La Cité des murmures ("Murmurioen hiria"), 1983an argitaratua: hor, afganistandarren sarrera gerran deskribatu zuen. Afganistan eta Pakistango misio humanitario askotan ere parte hartu zuen, besteak beste, Accion contre la faim ("Gosearen aurkako ekimena") elkartearen kide sortzaileetako gisa. CAPn lan egin zuen 1980tik 1989ra.

1990ean, <i>La Sept</i> telebista katean programa kontzeptu bat lehen aldiz garatu zuen, mapak apustu historiko eta geopolitikoen aurkezpenarekin lotuze: Le Dessous des cartes. Asteroko saio hori 1992tik aurrera Arte kate frantses-alemaniarrak emititzen du. Harez geroztik, TV5 Monde eta Internet bidez ere ematen da. Libération egunkariari Jean-Christophe Victorrek aitortu zion «mapetan erori zela haurretan. Etxean nonahi zeuden».[2] Bere saioen iraupen laburra argitu zuen: “[...] hamar minutu, askida, batzuetan luzeegia ere bada”.[2]

Aldi berean, 1992an, Virginie Raisson eta Laurence Capitanekin batera, <i>Laboratoire d'études prospectives et d'analyses cartographiques</i> ("Prospekzio eta analisi kartografikoen laborategia", Lépac) sortu zuen, ikerketa aplikatuko laborategia, pribatua eta independentea, nazioarteko politikan eta prospektiban espezializatua.[6] Nazioarteko harremanen ikerketa zentro horrek analisian, pedagogian, kartografian eta ezagutzaren hedatzean espezializatua da eta Frantziako eta Europako enpresetan, lurraldeetako kolektibitateetan eta Europar Batasunean esku hartzen du. Eztabaida publikoa eta epe luzeko erronkak argitzeko asmoa du. Jean-Christophe Victor izan zen, hil zen arte, akziodun nagusia eta zuzendari zientifikoa.

Irakasle eta hizlari ere izan zen Frantzian eta atzerrian, eta nazioarteko gaietan trebatzeko mintegiak eman zituen.

Jurako departamenduarekin eta Franche-Comté eskualdearekin elkarlanean, Frantziako lehen museo handia ezartzeko lanean ari zen, mundu artiko eta antartikoei dagokienez, Prémanonen Paul-Émile-Victor museo[7] apalago baten lekua hartuz. Poloetako Munduen[8] espazio hori 2017ko[9] otsailaren 19tik irekita dago, eta eskualde haietako ikerketa frantsesen historiari eta haiek sortutako irakaspen zientifikoei buruzkoa da.[10][11]

2016ko abenduaren 28an hil zen, goizez, Sain-Jean-de-Fosen, 69 urte zituela, bihotzekoak jota.[12] Frantziako Liburutegi Nazionalak omenaldi publikoa egin zion 2017ko irailaren 27an.[13]

  • Jean-Christophe Victor, L'Enjeu afghan – La Cité des murmures, Paris, Éditions Jean-Claude Lattès, 1983, 340 or. (OCLC 300046562, BNF 34725489).
  • Jean-Christophe Victor (zuzendaria) eta Henry Dougier (erredaktore burua), Armes : France 3e grand : nos stratèges, chercheurs, fabricants et vendeurs, Paris, Autrement, bilduma. « Autrement / mutations » (73.a), 1985, 251 or. (ISBN 2-86260-090-3 et 978-2-86260-090-1, OCLC 300053107).
  • Jean-Christophe Victor, Virginie Raisson, Frank Tétart eta Frédéric Lernoud (kartografia), Le Dessous des cartes – Atlas géopolitique, Paris, Tallandier / Arte éditions, 2006, 2e éd. (lehen edizioa, 2005), 251 or. (ISBN 2-84734-234-6 et 978-2-84734-234-5, OCLC 319911999, BNF 42422451).
  • Jean-Christophe Victor, Virginie Raisson, Frank Tétart et Frédéric Lernoud (cartographie), Le Dessous des cartes – Atlas d'un monde qui change, t. II, Paris, Tallandier / Arte éditions, 2007, 207 or. (ISBN 978-2-84734-466-0 eta 2-84734-466-7, OCLC 465982880, BNF 41230835).
  • Jean-Christophe Victor eta Paul-Émile Victor, Adieu l'Antarctique, Paris, Éditions Robert Laffont, 2007, 204 or. (ISBN 978-2-221-10874-1 eta 2-221-10874-4, OCLC 237954565, BNF 41140005).
  • Jean-Christophe Victor, Dominique Fouchard eta Catherine Barichnikoff, Atlas junior, Paris, Tallandier / Arte éditions, 2010, 112 or. (ISBN 978-2-84734-634-3 eta 2-84734-634-1, OCLC 718308359, BNF 42351006).
  • Jean-Christophe Victor, Itinéraires géopolitiques, Paris, Tallandier / Arte éditions, 2011, 224 or. (ISBN 978-2-84734-823-1 eta 2-84734-823-9, OCLC 800935487, BNF 42559264).
  • Jean-Christophe Victor, Un œil sur le monde – L'actualité à travers les dessins de presse internationaux de 1989 à nos jours, Paris, Éditions Robert Laffont, 2012, 280 or. (ISBN <span class="nowrap">978-2-221-13308-8</span>).
  • Jean-Christophe Victor, Virginie Raisson, Frank Tétart eta Frédéric Lernoud (kartografia), Le Dessous des cartes – Atlas d'un monde qui change, t. II, Paris, Tallandier / Arte éditions, 2007, 207 or. (ISBN 978-2-84734-466-0 eta 2-84734-466-7, OCLC 465982880, BNF 41230835).
  • Jean-Christophe Victor, Le dessous des cartes -Atlas géopolitique, Paris, Éditions Taillandier, 2005, 251 or. (ISBN 2-84734-234-6).
  • Jean-Christophe Victor, Le Dessous des cartes Asie, Paris, Tallandier / Arte éditions, 2016, 114 or.[14]

Oharrak eta erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]