Edukira joan

Jean-Claude Carrière

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Claude Carrière

Q29877568 Itzuli

1986 - 1996
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean-Claude François Carrière
JaiotzaColombières-sur-Orb1931ko irailaren 17a
Herrialdea Frantzia
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaParisko 9. barrutia2021eko otsailaren 8a (89 urte)
Hobiratze lekuaQ110344944 Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Nahal Tajadod (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLycée Lakanal (en) Itzuli
École normale supérieure de Fontenay-Saint-Cloud (en) Itzuli
Lycée Voltaire (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, idazlea, antzerkigilea, kanta-idazlea, zinema aktorea, film-zuzendaria, itzultzailea, telebista-aktorea, zinema gidoilaria, aktorea eta errealizadorea
Jasotako sariak

IMDB: nm0140643 Allocine: 5688 Allmovie: p84277 IBDB: 6690
Musicbrainz: 1eef9d53-b0f0-4945-a3d1-8e84c00dea74 Discogs: 702452 Edit the value on Wikidata

Jean-Claude Carrière (Colombières-sur-Orb, 1931ko irailaren 17a - Paris, 2021eko otsailaren 8a) frantziar eleberrigile, gidoigile eta aktorea izan zen. Luis Buñuelen kolaboratzailea izan zen hemeretzi urtez, eta bere azken film ia guztien gidoiak idatzi zituen. Beste zinema zuzendari batzuentzako gidoiak ere idatzi zituen eta Peter Brookekin Mahabharataren antzerki-bertsioa idatzi zuen. Gainera, eleberriak eta komikiak idatzi zituen, aktore gisa lan egin zuen eta filmak zuzendu zituen.

Carrière surrealismo frantsesaren adierazgarririk handienetako bat da. Literaturan eta historian graduatu zen, eta hogeita lau urterekin argitaratu zuen lehen eleberria. Luis Buñuelekin gidoilari gisa izan zuen lankidetza Diario de una camarera (1964) filmarekin hasi zen eta ondorengo hainbat filmetan luzatu zen, horien artean Belle de jour (1967), El discreto encanto de la burguesía (1972), El fantasma de la libertad (1974), Ese oscuro objeto del deseo (1977) eta La Vía Láctea (1969). Luis García Berlanga (Tamaño natural) bezalako zuzendari espainiarrekin ere lan egin zuen. Besteak beste, El tambor de hojalata (1979), El regreso de Martin Guerre (1982), La insoportable levedad del ser (1988), Valmont (1989), Cyrano de Bergerac (1990), El húsar en el tejado (1995) eta Los fantasmas de Goya (2006) gidoien egilea izan zen.

Gidoilari gisa egindako lan metodoaz, honako hau adierazi zuen: «Inkontzientea beti da funtsezkoa, baita idazterakoan ere. Pertsonaia bat osoa izan dadin, beti subkontziente propio batez hornitu behar da. Idazle orok eremu ilunak eman behar dizkie bere pertsonaiei. Eta gauza absurduak edo desegokiak egiten dituztenean, ustekabeko bide hori hartzen utzi behar zaie» .

Bere etxean hil zen, Parisen, 2021eko otsailaren 8an, arrazoi naturalengatik.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]