Jean-François-Albert du Pouget de Nadaillac
Jean-François-Albert du Pouget, Nadaillaceko markesa (Londres, 1818ko uztailaren 16a - Cloyes-sur-le-Loir, 1904ko urriaren 1a) frantziar politikari, paleontologo eta antropologoa izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinako frantziar familia baten kidea, bere lehen urteak zerbitzu publikoetan eman zituen, 1871n eta 1877an, hurrenez hurren, Pirinio Atlantikoetako eta Indre eta Loirako prefeta izanda. Agintaldia amaitzean, bizitza pribatura erretiratu zen eta ikerketa zientifikoan aritu zen, batez ere paleontologiaren eta antropologiaren ildoetan. Arreta berezia jarri zituen amerindiar gaiak ikertzen. Frantziako hegoaldeko kobazuloen esplorazioarekin lotura estua izan zuen, eta interes berezia izan zuen kobazuloen marrazkietan. Zientziaren eta fedearen arteko harremana sakon aztertu zuen, eta katoliko sutsua izan zen. Rougemonteko bere gazteluan hil zen, Cloyes hiritik gertu. Zientzia-elkarteetako kide zen munduko leku askotan, baita Estatu Batuetan ere, eta dozena bat gobernuen kondekorazioak jaso zituen, Ohorezko Legioko zalduna izateaz gain. Frantziako Institutuko korrespontsala ere bazen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- L’Ancienneté de l’homme, Paris, 1870, A. Franck.
- Les premiers hommes et les temps préhistoriques, Paris, 1881, Masson.
- L’Amérique préhistorique, Paris, 1883, Masson.
- L’Origine et le développement de la vie sur le globe, Paris, 1888, De Soye & Fils.
- Mœurs et monuments des peuples préhistoriques, Paris, 1888, Masson.
- Les premières populations de l’Europe, Paris, 1889, De Soye & Fils.
- L’Homme, Paris, 1892, De Soye & Fils.
- Intelligence et instinct, Paris, 1892, De Soye & Fils.
- La Dépopulation de la France, Paris, 1892, De Soye & Fils.
- L’Évolution du mariage, Paris, 1893, De Soye & Fils.
- Le Préhistorique américain, Louvain, 1893, Polleunis & Ceuterick.
- Les dates préhistoriques, Paris, 1893, De Soye & Fils.
- Le Mashonaland, Paris, 1894, De Soye & Fils.
- La dernière élection municipale à Pompéi, Paris, 1895, De Soye & Fils.
- Foi et science, Paris, 1895, De Soye & Fils.
- L’Évolution et le dogme, Louvain, 1896, Polleunis & Ceuterick.
- Le Crâne de Calaveras, Louvain, 1896, Polleunis & Ceuterick.
- Les Cliff Dwellers, Louvain, 1896, Polleunis & Ceuterick.
- Expéditions polaires, Paris, 1896, De Soye & Fils.
- Colonies françaises et colonies anglaises, Paris, 1897, De Soye & Fils.
- L’Homme et le singe, Louvain, 1898, Polleunis & Ceuterick.
- Le Royaume de Bénin - Massacre d’une mission anglaise, Paris, 1898, De Soye & Fils.
- Les Agglomérations urbaines, Paris, 1898, De Soye & Fils.
- La Chine du XXe siècle, Paris, 1899, De Soye & Fils.
- L'Art préhistorique, Paris, 1900, De Soye & Fils.
- Les trépanations préhistoriques, Louvain, 1900, Polleunis & Ceuterick.
- Les Élections anglaises, Paris, 1900, De Soye & Fils.
- Les Séris, 1901, De Soye & Fils.
- Du Cap au Caire, Paris, 1903, De Soye & Fils.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu hau Frantziako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |