Jean-François de La Pérouse

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jean-François de La Pérouse
Laperouse 1.jpg
La Pérousen erretratua, Thomas Woolnothen grabatua (1785–1836).
Bizitza
Jaiotza Albi1741eko abuztuaren 23a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Vanikoro1788 (47 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Éléonore Broudou
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea esploratzailea
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Frantziako Itsas Armada
Gatazka Zazpi Urteko Gerra

Jean-François de La Pérouse, jaiotza-izenez Jean François de Galaup (Le Guo, Albitik hurbil, Frantzia, 1741eko abuztuaren 23a - Vanikoro uhartea, Ozeania, 1788) frantses itsasgizona izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1756an itsas armadan sartu zen eta, Kanada aldean ingelesen aurkako ekinaldietan parte hartu ondoren, lur berrien konkistarako espedizio bat antolatu zuen 1785ean.

Hego Amerikatik igaro ondoren, iparralderantz jo eta Pazko uhartea eta Sandwich uharteak (Hawaii) igaro eta gero, Necker uhartea aurkitu zuen, Makaoko itsasertza jo baino lehen. Japonia aldera joan zen ondoren, eta Hokkaido eta Sakhalin uharteen arteko itsasartea zeharkatu zuen (La Pérouse itsasartea gaur egun). Hegoalderantz abiatu zen ondoren, eta Samoa eta Australiara bideratu zen. Australiako Botany badiako itsasertzean idatzi zituen azken gutunak (1788); urte horretan bertan hil zuten Vanikoro uhartean.

La Pérousen espedizioaren ibilbidea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-François de La Pérouse Aldatu lotura Wikidatan