Jean-François de La Rocque de Roberval

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jean-François Roberval

Jean-François de La Rocque de Roberval (Carcasona, c. 1500 - Paris, 1560) frantses kolonizatzailea izan zen. Familia noble batean sortu zen, eta Frantzisko Angulemako gortean bizi izan zen gaztetan. Frantzia utzi behar izan zuen protestante izateagatik, eta Frantzisko Angulemakoa Frantziako errege egin zutenean itzuli zen. 1541ean Ipar Amerikako kolonia berrietako agintari nagusi egin zuen erregeak, eta Ternuara joan zen. Cartierrekin egon zen han, eta ondoren Quebec aldera jo zuen. Hango indiarrek ez zuten onartu, eta Frantziara itzuli behar izan zuen, kolonia-lanetan huts egin ondoren. Hil egin zuten Parisen, kalbindarren bilera baten ondoren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]