Jean-Luc Godard

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Luc Godard
Jean-Luc Godard at Berkeley, 1968.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1930eko abenduaren 3a (89 urte)
Herrialdea  Frantzia
 Suitza
Talde etnikoa Frantziarra
Suitzarra
Lehen hizkuntza frantsesa
Familia
Aita Paul Godard
Ama Odile Monod
Ezkontidea(k) Anna Karina  (1961, 1961 -  1967)
Anne Wiazemsky  (1967, 1967 -  1979)
Hezkuntza
Heziketa Parisko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerak zinema zuzendaria, aktorea, gidoilaria, argazki-zuzendaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, idazlea, zinema-kritikaria, telebista zuzendaria eta telebista-ekoizlea
Enplegatzailea(k) Cahiers du cinéma
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Dziga Vertov Group (en) Itzuli
Mugimendua Nouvelle Vaguea
Izengoitia(k) Hans Luca
IMDb nm0000419
Jean Luc Godard Signature.svg

Jean-Luc Godard (Paris, 1930eko abenduaren 3a) frantziar-suitzar zinema zuzendari, gidoigile, ekoizle eta kritikaria da. Nouvelle Vagueko kide garrantzitsuenetako bat izan zen.

Godarden lehen filma, A bout de souffle (1959), izan zen arrakastatsuena, berrikuntza handiak ekarri baitzituen. Klasizismoa eta erromantizismo indar handikoa, ezkortasunez nahastua, izan ziren Godarden aurreneko garaiko ezaugarri nagusiak. Ordukoak dira, orobat, Les carabiniers (1963), Une femme mariée (1964) eta Pierrot, le fou (1965). Zientzia-fikzioaren generoa ere Alphaville, une étrange aventure de Lemmy Caution (1965) filmean jorratu zuen. Bigarren garaian, kezka politikoek eta kontakizunari buruzko gogoetek eragin bizia izan zuten haren filmetan: Masculin féminin (1966), Made in USA (1966), La chinoise (1967), Le Gai Savoir (1969) eta Tout va bien (1972). Azken urteetakoak dira beste hauek: Prénom: Carmen (1983), Je vous salue, Marie (1984), Histoire(s) du cinèma (1988-1998), Nouvelle vague (1990), Hélas pour moi (1993), For Ever Mozart (1996), Allemagne année 90 neuf zéro (1997), Éloge de l'amour (2001), Liberté et patrie (2002) eta Notre musique (2004). Bere azken pelikula Film Socialisme (2010) esperimentala dugu.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Luc Godard Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Intxauspe, J.M. 2013: Film Socialisme: Quo vadis Europa, hAUSnART, 3: 94-99