Jean-Lucien Savi de Tové
| Jean-Lucien Savi de Tové | |||
|---|---|---|---|
2025eko maiatzaren 3a - ← Faure Gnassingbé | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Lome, 1939ko maiatzaren 7a (87 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Familia | |||
| Aita | Jonathan Savi de Tové | ||
| Ama | Regina Bruce | ||
| Hezkuntza | |||
| Heziketa | Institut d'études politiques de Bordeaux (en) Sorbona Unibertsitatea | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | politikaria eta ministroa | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | Patriotic Pan-African Convergence (en) | ||
Jean-Lucien Kwassi Lanyo Savi de Tové (Lomé, 1939ko maiatzaren 7a) togoar politikaria da. Togoko presidentea da 2025eko maiatzaren 3tik.
Bordeleko Unibertsitatean graduatu zen zuzenbidean, eta 1967ko estatu-kolpearen ondoren, estatu-idazkari izendatu zuten kanpo-arazoetako ministerioan, 1974an ordezkatu zuten arte. 1979ko uztailean atxilotu zuten estatu-kolpe bat ematea egotzita, eta hamar urteko espetxe-zigorra ezarri zioten.
Alderdi-aniztasuna legeztatu ondoren, 1993an Batasunerako Demokraten Alderdia sortu zuen. 1999an alderdiak beste batzuekin bat egin zuen Edem Kodjok zuzendutako Konbergentzia Patriotiko Panafrikarra eratzeko eta Savi Tové presidenteorde izateko. Merkataritza, Industria eta Artisautza ministroa izan zen Edem Kodjo eta Yawovi Agboyiboren gobernuetan 2005 eta 2007 artean.
Konstituzioa aldatu ondoren, parlamentuak funtzio zeremonialak zituen Errepublikako presidente aukeratu zuen 2025eko maiatzean. Bitartean Faure Gnassingbé botereari eutsi zion lehen ministro kargutik.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]