Edukira joan

Jean-Michel Iratxet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Michel Iratxet
Akitania Berriko eskualde-kontseilaria

2016ko urtarrilaren 1a -
Barrutia: Pirinio Atlantikoak
Hautetsia: Frantziako eskualdeetako 2015-2021 legealdia
Bizitza
JaiotzaAljeria1948ko urtarrilaren 1a (76 urte)
Herrialdea Lapurdi
BizilekuaBaiona
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakofizierra, politikaria eta pentsioduna
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraFrantziako Lurreko Armada
Graduakoronel
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Fronte Nazionala

Facebook: jmiratchet Twitter: JmIratchet Edit the value on Wikidata

Jean-Michel Iratxet (ofizialki Iratchet[1]) euskal politikaria da, Pirinio Atlantikoetako (64) Bilgune Nazional edo RN, Rassemblement National, alderdiko idazkari nagusia[2]. Ingeniaria formakuntzaz[3], Frantziako Armadan koronel ibilia da[4].

Jubilatua, 2016tik diputatua da Akitania Berriko Batzarrean Fronte Nazionalaren edo FN delakoaren taldean, mugikortasun eta azpiegitura batzordean jardunez[1].

Iratxet 1948ko urtarrilaren 1an jaio zen Aljerian[5]. Aita euskaldun eta ama bearnesekoa[5], Baionan bizi izan da gaurdaino. Ustaritzen egoitza ere badauka[3]. Militar erretiratua, RN alderdiko idazkari nagusia da 64. departamentuan.

2015ean RN delakoa orduan FN zela, alderdiak Akitaniako botoen %15'85a[6] eskuratu zituen urte horretako erregio-hauteskundeetan, 28 diputatu lortuz[7]. Jacques Colombierren[8] gidaritzapean taldea osatu zuen FNk, 2018tik RN izenekoa.

Iratxet 2017ko hauteskunde legegileetara ere aurkeztu zen Baionako barrutitik, bigarren bueltara pasa ez bazen ere, 19 832 boto lortuz (%7a pasatxo)[9].

Ikusmolde politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iratxet bat dator RN alderdiaren ideia eta planteamendu guztiekin, bere burua frantziar "abertzale" gisa definitzen duela "edozeren gainetik"[5].

Euskararekiko jarrera baikorra badauka, nahiz eta bere ofizialtasunaren alde ez agertu Frantziako Konstituzioak hala onartzen ez duelako. Ikastolak ere begi onez ikusten ditu.

2017ko urtarrileko sesio parlamentario batean, euskarari buruz honela mintzo izan zen Bordelen: "Zentzen den agure bat erretzen den liburutegia bada, hiltzen den hizkuntza bat, desagertzen den zibilizazioa"[10].

Euskal Herriko errealitate instituzionalari dagokionez, Iratxet ez dago Euskal Hirigune Elkargoaren alde, egozten dion kudeaketa konplexua dela eta[10]. Gainera, EH errealitate kultural bezala ikusten badu ere, ez horrela egia politikotzat, Hendaiako mugaren izaera "franko-espainiarra[11]" onartuz. Euskal presoen gerturapenaren alde ere badago, baina ez ordea euren kaleratzearen alde[12].

Euroeszeptikoa izaki, ez dago ados Europar Batasunak erregioen garapenaren alde ematen dituen diru-laguntzekin, bere aburuz estatuak gutxiesten dituelako[13]. Iparraldeko eusko txanponari ere izaera "separatista" leporatzen dio[14].

Armadako kondekorazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iratxet Frantziako Ohorezko Legioko Zalduna da, bai eta Merituaren Nazio-Ordenarena ere. Halaber, Zerbitzu Militar Bolondresen Urrezko Domina badauka[4].

Teknologia berriak bereziki maite ditu Iratxetek, bai eta euskal kantak eta gitarra ere. Euskaraz zer edo zer badaki, nahiz eta publikoki beti frantsesez egin. Gazteleraz ere moldatzen da[12].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Frantsesez) «Jean-Michel IRATCHET» Région Nouvelle-Aquitaine.
  2. (Frantsesez) «Jean-Michel Iratchet» Facebook kontua.
  3. a b (Frantsesez) «Jean-Michel IRATCHET» Copainsdavant kontua.
  4. a b (Frantsesez) «Jean-Michel IRATCHET» Twitter kontua.
  5. a b c (Frantsesez) «J-Michel IRATCHETن» Twitter kontua.
  6. (Frantsesez) «Les 183 élus du Conseil régional» Région Nouvelle-Aquitaine.
  7. (Frantsesez) «Les Conseillers régionaux étaient en Séance plénière les 22 et 23 Octobre 2018» Région Nouvelle-Aquitaine.
  8. (Frantsesez) «Les groupes politiques» Région Nouvelle-Aquitaine.
  9. (Frantsesez) «Élection législative de 2017 : Pyrénées-Atlantiques» France élections.
  10. a b (Frantsesez) «Jean-Michel Iratchet - OPLB Office Publique de la Langue Basque» YouTube.
  11. (Frantsesez) «"Les migrations s'amplifient" à la frontière franco-espagnole selon des élus RN» La République des Pyrénées 2018ko abuztuak 13 (Noiz kontsultatua: 2018-12-16).
  12. a b (Gaztelaniaz) «'El acercamiento de los presos no depende del poder político'» EiTB.
  13. (Frantsesez) «L'Europe de Brxlles ayant toujours favorisé les Régions au détriment des Etats rien d'étonnant qu'aujourd'hui la Catalogne lui pète au nez !» Twitter.
  14. (Frantsesez) «Après le Franc, l'Euro, voici maintenant au Pays-Basque français l'Eusko validé par le Tribunal Administratif de Pau. Je refuse catégoriquement cette pseudo monnaie. Le détricotage de la France continue au profit de mouvements séparatistes.» Twitter.

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]