Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Pierre Lux (San Bisentse, 1946ko urtarrilaren 9a - Akize, 2020ko abenduaren 14a) frantziar errugbilaria izan zen, erdiko postuan aritzen zena. US Tyrosse eta US Dax taldeetan jokatu zuen. 47 partidu jokatu zituen Frantziako selekzioarekin, eta 12 entsegu lortu zituen. Hiru Bost Nazioen Txapelketa irabazi zituen (1967an, 1968an eta 1970ean). European Rugby Cupeko lehendakaria izan zen 1999tik 2014ra. Frantzian, 1998tik 2012ra, Errugbiko Liga Nazionaleko zuzendaritza-batzordeko kide izan zen.