Jean-Pierre Vernant

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Pierre Vernant
Jean-Pierre Vernant (Aubervilliers 2006) (cropped).jpg
Bizitza
JaiotzaProvins1914ko urtarrilaren 4a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaSèvres2007ko urtarrilaren 9a (93 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaLycée Louis-le-Grand (en) Itzuli
agrégation de philosophie (en) Itzuli
Lycée Carnot (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Françoise Frontisi-Ducroux (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Ignace Meyerson (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, historialaria, katedraduna, Ikasketa klasikoetan aditua, Frantziako Erresistentziaren kidea, filosofoa eta irakaslea
Enplegatzailea(k)São Pauloko Unibertsitatea
Gizarte Zientzietako Goi Mailako Ikasketen Eskola
École pratique des hautes études (en) Itzuli
Collège de France  (1975 -  1984)
Jasotako sariak
InfluentziakClaude Lévi-Strauss
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Royal Academy of Science, Letters and Fine Arts of Belgium (en) Itzuli
Britainiar Akademia
Academia Europaea (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaFrantziako Alderdi Komunista

Find a Grave: 37335580 Edit the value on Wikidata

Jean-Pierre Vernant (Provins, Frantzia, 1914ko urtarrilaren 4a - Paris, Frantzia, 2007ko urtarrilaren 9a) frantses filosofoa eta helenista izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Collège de Franceko ohorezko irakaslea. 1975-1984 bitartean antzinako erlijioen ikasketa konparatuen katedra izan zuen. Vernantek antzinako Greziako mitoak eta erlijioak aztertu zituen, eta pentsamendu filosofikoaren larrialdiko baldintzei buruz gogoeta egin zuen, analisi estrukturala eta analisi marxista tartekatuz.

Les Origines de la pensée grecque (1962, Greziar pentsamenduaren jatorriak) lanean azaltzen du hiriaren sorrerak ez zituela soilik aldaketa ekonomikoak eta politikoak ekarri, baita pentsaeraren aldaketa eta agoraren inguruan eraikitako gune sozial berri bat ere.

Bestalde, mitoak aztertu zituen eta pentsamenduaren, tragediaren, gizartearen eta erlijioaren aurrez aurre jarri zituen: Mythe et pensée chez les Grecs (1965, Mitoa eta pentsamendua greziarrengan), Mythe et tragédie en Grèce ancienne (1972, Mitoa eta tragedia antzinako Grezian), Mythe et société en Grèce ancienne (1974, Mitoa eta gizartea antzinako Grezian), Mythe et religion dans la Grèce ancienne (1990, Mitoa eta erlijioa antzinako Grezian).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]