Jean-Robert Ipoustéguy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean-Robert Ipoustéguy

Bizitza
JaiotzaDun-sur-Meuse1920ko urtarrilaren 6a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaDun-sur-Meuse2006ko otsailaren 8a (86 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, margolaria, ilustratzailea, grabatzailea eta idazlea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Ipoustéguy

Find a Grave: 13952669 Edit the value on Wikidata

Jean-Robert Ipoustéguy (Dun-sur-Meuse, Frantzia, 1920ko urtarrilaren 6a - Dun-sur-Meuse, Frantzia, 2006ko otsailaren 8a) frantses pintore eta eskultorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pintore izan zen 1950 bitartean, baina margolaritza utzi zuen gero, kolorea menderatzen ez zuelako. Bere kasa hasi zen eskultura egiten, eta berehala osatu zuen lan zabal eta originala, hasieran nahiko abstraktua, baina betiere giza irudiari garrantzia ematen ziona. Sexua eta heriotza dira bere obra osoan nabarmentzen diren gaiak. Material guztiak erabili ditu: burdina, zementua, zura, lurra, brontze trinkoa, plastikoa eta marmola —zuzenean zizelatua—. Teknika horretan maisutasun handia erdietsi du. Bere lanak eskultura hutsak baino gehiago, ikuskizun zirraragarriak dira, argiaren joko konplexuak dituzten jende-multzo monumentalak.

Aipagarriak dira, besteak beste, Mac Geeren omenez (1950), Roger edota hilen herria (1959), Aitaren heriotza (1968), Amaren agonia (1970), Amoranteak (1970) eta Neska gaztea (1990, brontze saila). Behin baino gehiagotan, atzera bota izan zaizkio enkarguz egindako lanak, esate baterako, Filadelfiako katedralak eskatutako Neumann gotzaiaren heriotza (1976). Izan ere, bere lanek beti sortzen dute halako ezinegon bat. 1995ean, jaioterriari oparitu zion eskultura hori, eta hango eliza gotiko batean dago.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean-Robert Ipoustéguy Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]