Edukira joan

Jean Agélou

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Agélou

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJean Bernard Agélou
JaiotzaAlexandria1878ko urriaren 16a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaAutry-le-Châtel1921eko abuztuaren 2a (42 urte)
Heriotza moduaistripuzko heriotza: trafiko-istripua
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria

Jean Agélou (Alexandria, Egipto, 1878ko urriaren 16a - Gien, Loiret, Frantzia, 1921eko abuztuaren 2a) emakume biluzietan espezializatutako argazkilari frantziarra izan zen. 1908-1916 aldian posta-txartel erotikoen ekoizlerik handiena izatera iritsi zen. Bere eredurik gogokoena Fernande Barrey (1893-1960) frantziarra izan zen.[1]

Bere lanak L'Étude Académique aldizkarian argitaratzen hasi zen, teorikoki artistentzat, baina 20.000 harpidedun izatera iritsi zen, eta, ondoren, posta-txartelen editorea izan zen.

Argazkietan pertsonak osorik biluztea 1908an debekatu zuten Frantzian, eta, ondorioz, irudi horiek ezkutuan zabaltzen hasi ziren; egileek diskrezioz jokatu behar zuten. Jean Ageluk bere inizialekin bakarrik sinatzen zuen. Postal erotikoak gutunazal itxietan saltzen ziren.

Jean Agélou, bere anaia Georgesekin batera, auto istripu batean hil zen 43 urte zituela. Georges komertzializazioaz arduratzen zen, eta Jeanek modeloak eta argazkiak aukeratzeaz. Argazkiak estudio batean argi naturalarekin egiten zituen. Atzealdeko oihalak, dekoratu mota ezberdinak irudikatzen zituztenak, margolariek eginak ziren.[2]

Bitxia bada ere, beti aipatzen ziren modeloen adinak, 20 eta 24 urte bitartekoak. Hala ere, horietako batek 14 urte baino ez zituen, eta horrek, zalantzarik gabe, ondorio legalak ekarriko lizkioke argazkilariari.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Jean Agélou (1878-1921)» Retrorambling 2011-02-16 (kontsulta data: 2025-12-19).
  2. Bourdon, Christian (2006). Jean Agélou: De l'académisme à la photo de charme. Paris: Marval. ISBN 978-2862343945.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]