Jean Perrin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Baptiste Perrin» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jean Perrin
Jean Perrin 1926.jpg
Bizitza
Jaiotza Lille1870eko irailaren 30a
Herrialdea Europa
Heriotza New York1942ko apirilaren 17a (71 urte)
Hobiratze lekua Parisko Panteoia
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Parisko Unibertsitatea
École normale supérieure
Lycée Janson de Sailly
Tesi zuzendaria Jules Violle
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea fisikaria, unibertsitateko irakaslea, musikagilea, kimikaria eta fisikari teorikoa
Enplegatzailea(k) École normale supérieure
Parisko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Royal Society
Frantziako Zientzien Akademia
Sobietar Batasuneko Zientzien Akademia
Suediako Zientzien Erret Akademia
Zientzien Errusiar Akademia

Jean Baptiste Perrin (Lille, 1870eko irailaren 30a - New York, 1942ko apirilaren 17a) frantses fisikaria izan zen. Parisko Zientzietako Fakultateko eta École Normale-ko irakaslea izan zen, 1938an Estatu Batuetara bizitzera joan zen arte. Izpi katodikoei buruzko ikerkuntzak egin zituen; izpi horiek karga negatiboak dituzten partikulez osaturik direla frogatu zuen. Gasen eroapena eta X izpien izaera ere aztertu zituen, besteak beste. 1908an, Avogadroren konstantea finkatu zuen aurrenekoz, eta materiaren egitura atomikoa eta ez-jarraitua dela frogatu zuen, halaber. 1919an, eguzkiaren energia hidrogenoa helio bihurtzerakoan sortzen zela dioen hipotesia zabaldu zuen, urte asko pasatu ondoren egiaztatu zena. Haren obren artean aipagarriak dira: Rayons catodiques et rayons Roentgen (1897); Les atomes (1921); eta Les éléments de la Physique (1930). 1926an, Fisikako Nobel saria jaso zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]