Jean Bartik
| Jean Bartik | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Betty Jean Jennings |
| Jaiotza | Alanthus Grove (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Poughkeepsie, 2011ko martxoaren 23a (86 urte) |
| Hobiratze lekua | Jennings Cemetery (en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Pennsylvaniako Unibertsitatea 1967) master Northwest Missouri State University (en) (1941 - 1945) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | programatzailea, matematikaria, informatikaria eta erredaktore teknikoa |
| Enplegatzailea(k) | Moore School of Electrical Engineering (1945 - 1948) Eckert-Mauchly Computer Corporation (1948 - 1950) Remington Rand (1950 - 1951) Auerbach Publications (1967 - 1986) Honeywell (1967 - 1986) |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Betty Jean Jennings Bartik (Gentry, 1924ko abenduaren 27a - Poughkeepsie 2011ko martxoaren 23a) ENIAC six izeneko sei emakume programatzaileen taldean parte hartu zuen. Talde honek ENIAC (Electronic Numerical Integrator And Computer) izeneko erabilera zabaleko lehen konputagailu digitalaren jatorrizko programazioa egin zuen.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Betty Jean Jennings 1924an jaio zen Gentry konderrian. Missouriko Ipar-Mendebaldeko Estatu Eskola Normalean zientzietako batxiler gradua lortu zuen. Pensylvaniako Unibertsitateko ingeles master berezia eta Missouri Iparmendebaldeko Estatuko Unibertsitateko zientzietako Honoris Causa doktoretza ere baditu. [2]
1945ean, Pensilvaniako Unibertsitateak kontratatu zuen armadaren agindupean Aberdeeneko proba-eremuan lan egiteko. Ibilbide balistikoak kalkulatzeko ENIAC diseinatu zenean, Jean bere lehen programatzaile taldeko partaide izateko hautatua izan zen. Ondoren, ENIAC ordenagailu digitala, programa metatua duen ordenagailu bilakatzeko ardura zuen taldearekin bat egin zuen. BINAC eta UNIVAC I konputagailuetan ere lan egin zuen.[3]
| « | Ez genuen eskulibururik ENIACerako. Diagrama logikoak aztertuz ikasi genuen programatzen. Hau bendizioa!!! Guztia hasieratik egin behar izan genuen. Konputagailuek nola funtzionatzen zuten ikasi genuen. Ingeniarien errespetua hasieratik irabazi genuen, zer egiten ari ginen benetan ulertu genuelako eta akatsak beraiek baino hobeto konpontzeko gai izan ginelako, gure proba-programak eta konputagailuari buruzko ezagutza genituelako. | » |
| Jean Bartik - ENIAC programatzen izandako esperientziari buruz | ||
Hirurogei urte baino gehiagoz, Katleen Antonelliren lagun pertsonala izan zuen, hau ere lehen ordenagailu digitala programatu zuten sei emakumek osatu zuten ENIAC six taldeko kide izan zen.
Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1945ean armada estatubatuarra matematikariak erreklutatzen ari zen gerraren hainbat arlotan laguntzeko. Matematikako irakasle gisa lanean hasteko asmoa izan arren, Jeanek kalkulatzaile izatea erabaki zuen. Bere irakasle batek IBMn analizatzaile diferentzialeko lanpostu batera aurkeztea aholkatu zion, baina bere eskaera atzera bota zuten eta unibertsitatean 20 urte besterik ez zituela hasi zen lanean ibilbide balistikoak eskuz kalkulatzen. Han ezagutu zuen William Bartik, Pentagonoko ingeniaria, eta harekin ezkondu zen 1946ko abenduan.[4]
Ibilbide balistikoak kalkulatzeko ENIAC ordenagailu digitala sortu zenean, Bartik, beste bost emakumerekin batera (Kathleen Antonelli, Betty Holberton, Ruth Lichterman, Frances Spen, Marlyn Wescoff Meltzerce), lehen programatzaileen taldea osatu zuten. Emakume horiek ez zutenez makinari buruzko inolako prestakuntzarik jaso, eskema eta diagramak beraien kabuz aztertuz eta hura eraiki zuten ingeniariak elkarrizketatuz ikasi behar izan zuten. Hasieran lantoki bat ere ez zitzaienez esleitu, gela abandonatuak eta anai-arreben etxeak erabili behar izan zituzten. ENIAC ordenagailuaren emakume programatzaileen taldeak teknika oso aurreratuak garatu zituen, sistema digitalen programazioaren sortzaile gisa hartzen dituzte.[4]
1946ko otsailaren 15ean ENIAC ordenagailu digitalaren funtzionamenduaren lehen erakustaldi publikoa egin zen Bartik eta Betty Holberton programatzaileek garatutako programa baten bidez. Erabateko arrakasta izan zen: kalkulatzaile humano baten 40 orduko lana 20 segundotan egin zezakeela frogatu zen. Hala ere, meritua makina eraiki zuten ingeniariei eman zitzaien.[5]
1948an Bartik buru zuen programazio talde batek ENIAC memoria elektroniko batean gordetako argibideak zituen konputagailu bihurtzea lortu zuen. BINAC eta UNIVAC I ordenagailuak garatzen lagundu zuen, azken hau txartel zulatuen ordez, datuak gordetzeko zinta magnetikoa erabili zuen lehen ordenagailua izan zen. Gainera, Betty Holberton programatzailearekin batera, konputagailu bat erabiliz sortutako aplikazio informatikoaren lehen adibideetako bat izan zen SORT/MERGE programatu zuen UNIVACerako. [5]
1950eko hamarkadan, bere lehen semea jaio zenean, Bartikek bere karrera utzi zuen eta familia bizitzan zentratu zen. Gerora beste bi ume gehiago izan zituen.
1967an Pennsylvaniako Unibertsitatean masterra eskuratu zuen eta 1968an senarragandik banandu zen. Orduan Bartik Auerbach korporazioan sartu zen eta bertan minikonputagailuei buruzko txosten teknikoak idatzi zituen zortzi urtez. Ingeniaritzarekin eta idazketarekin lotutako beste lan batzuen ondoren, 1986an erretiratu egin zen. [5]
Aintzestapen eta ohoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1996tik aurrera, informatikaren garapenean izan zuen garrantzia onartuta, Bartik, Betty Holberton eta Kathleen Antonelli lankideekin batera, informatikaren hastapenetakoo lan aitzindariagatik aintzatespena eta ohoreak jasotzen hasi ziren. Bartik eta Antonelli hizlari gonbidatu bilakatu ziren, beraien herrialdean, baita atzerrian ere, ENIAC, BINAC eta UNIVAC ordenadoreekin izandako lan-esperientziak azaltzeko.[6]
2010ean Top Secret Rosies: The Female «Computers» of WWII dokumentala estreinatu zen. Sei emakume programatzaileetako hiruri egindako elkarrizketa sakonetan oinarritzen zen filma, Bigarren Mundu Gerran egin zituzten kontribuzio patriotiko goraipagarriak ardatz hartuta. ENIAC arduratu zen gerrako balistikoen ibilbideak kalkulatzeaz.[7]
ENIAC ordenagailua programatu zuen taldea 2013ko The Computers film labur dokumentalaren gaia ere bada. Kathy Kleimanek eta ENIACen Programatzaileen Proiektuak sortutako dokumental honek, 40ko hamarkadako irudi errealak eta lantaldeko emakumeei egindako elkarrizketak uztartzen ditu. Dokumental hau Great Unsung Women of Computing izeneko hiru ataleko serie bateko lehena da, The Coders da bigarrena, eta The Future Makers hirugarrena.[8]
2011n hil baino lehentxeago, Bartik-ek bere autobiografia idatzi zuen, Pioneer Programmer: Jean Jennings Bartik and the Computer that Changed the World, bere kide izandako Jon T. Rickman eta Kim D. Todd-en laguntzaz. Autobiografia 2013an argitaratu zuen Truman State Press-ek, kritika positiboekin.[9]
Bartikek jaso zuen aholku onenetako bat hauxe izan zen: Inoiz ez utzi inori esaten ezin duzula ezer egin, ezin duzula pentsatzen duelako. Edozer gauza egin dezakezu, zernahi lortu, ahal duzula uste baduzu eta zure burua arrakasta izateko hezten baduzu. Neskatoak eta emakumeak haien ametsak jarraitzera animatuz, esan zuen: “Nire bizitzak zerbait erakutsi badu, hauxe da: emakumeek (eta neskek) ez dute arriskatzeko eta gauza berriak probatzeko beldurrik izan behar”.[9]
Maryvilleko (Misuri) Northwest Missouri State Universityko Jean Jennings Bartik Informatika Museoa informatikaren historiari eta Bartiken karrerari eskainia dago. [10]
Drupal edukien kudeaketa-esparruaren gai lehenetsiari Bartik deitu zitzaion hamarkada batean baino gehiagoan. Izen hori hartu zuen bere omenez.[11]
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Atzoko eta gaurko emakume informatikariak Edurne Larrazak www.sarean.eus gunean argitaratutako artikulua.
- E-makume batzuk: Edurne Larrazaren artikulu www.elinberri.eus atarian
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Jean Jennings Bartik - Computing Museum | Northwest» www.nwmissouri.edu (kontsulta data: 2026-02-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) del Porto Blanco, Carlos. «Nace la estadounidense y una de las programadoras originales de la computadora ENIAC Betty Jean Jennings Bartik» Radio Reloj, emisora cubana de la hora y las noticias (kontsulta data: 2026-02-28).
- ↑ (Frantsesez) Crépieux, Adeline. (2023-06-06). Petit dictionnaire illustré des femmes scientifiques: 110 noms, d’Hypatie aux récentes nobélisées. Editions Ellipses ISBN 978-2-340-08066-9. (kontsulta data: 2026-02-28).
- 1 2 (Ingelesez) Todd, Kim D.. (2015). Jean Jennings Bartik: Computer Pioneer. Truman State University Press ISBN 978-1-61248-145-6. (kontsulta data: 2026-02-28).
- 1 2 3 (Ingelesez) Fritz, W.B.. (1996). «The women of ENIAC» IEEE Annals of the History of Computing 18 (3): 13–28. doi:. ISSN 1934-1547. (kontsulta data: 2026-03-01).
- ↑ (Ingelesez) «Unsung innovators: Jean Bartik, ENIAC programmer» Computerworld (kontsulta data: 2026-03-02).
- ↑ (Ingelesez) Erickson, Le Ann. Top Secret Rosies: The Female 'Computers' of WWII. Independent Production (kontsulta data: 2026-03-02).
- ↑ (Ingelesez) «Great Unsung Women of Computing: The Computers, The Coders and The Future Makers» www.wmm.com (kontsulta data: 2026-03-02).
- 1 2 (Ingelesez) Todd, Kim D.. (2015). Jean Jennings Bartik: Computer Pioneer. Truman State University Press ISBN 978-1-61248-145-6. (kontsulta data: 2026-03-02).
- ↑ (Ingelesez) «Jean Jennings Bartik Computing Museum - Special Collections & Archives | Northwest» www.nwmissouri.edu (kontsulta data: 2026-03-02).
- ↑ (Ingelesez) «TheHistoryOfComputingPodcast/Books.md at master · krypted/TheHistoryOfComputingPodcast» GitHub (kontsulta data: 2026-03-02).