Jean Bourgain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jean Bourgain
Jean Bourgain.jpg
Bizitza
Jaiotza Ostende1954ko otsailaren 28a (63 urte)
Herrialdea  Belgika
Hezkuntza
Heziketa Vrije Universiteit Brussel
Lanbidea
Lanbidea matematikaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Illinoisko Unibertsitatea Urbana–Champaignen
Jasotako sariak
Kidetza Suediako Zientzien Erret Akademia
Frantziako Zientzien Akademia
Poloniako Zientzien Akademia

Jean Bourgain (Ostende, 1954ko otsailaren 28a) belgikar matematikaria da. 1975ean, ikerketarako beka bat jaso zuen, eta Bruselako Unibertsitate Librean egin zuen doktoregoa. 1981ean, beka bukatu zitzaionean, irakasle izendatu zuten unibertsitate horretan bertan, eta postu horretan aritu zen 1985era arte. Zenbait sari jaso du egindako ikerlanei esker, Empain saria (1983) eta Salem saria, besteak beste. 1985ean, Belgikako sari zientifiko garrantzitsuena, Damry-Deleeuw-Bourlart, eman zioten. Urte berean, Bourgainek bi postu onartu zituen: bata, Illinoisko Unibertsitatean (AEB) eta, bestea, Bures-sur-Yvette-ko Zientzia Institutuan (Frantzia). Akademia Frantsesak Langevin saria (1985) eta E. Cartan saria (1990, Frantziako garrantzitsuena) eman zizkion. 1994ko Zuricheko Nazioarteko Matematikarien Kongresuan, Bourgainen lanak merezi zuen ohorea jaso zuen, Fields domina eman ziotenean. 1988an, matematikako irakasle izan zen Jerusalemgo Judu Unibertsitatean, eta Caltechen (AEB) garrantzi handiko postu bat bete zuen 1991n. Frantziako Institutua utzita, Princetonen hasi zen lanean 1994an. Bourgainek ekarpen ugari egin ditu analisiaren arlo askotan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]