Jean Clouet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jean Clouet
Portrait de Jean Clouet - Jacques Gauvain - Monnaie de Paris.JPG
ganberako margolari

Bizitza
Jaiotza Brusela1480
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1541 (60/61 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Jarduerak
Jarduerak margolaria
Lantokia(k) Paris
Genero artistikoa erretratua

Jean Clouet (Brusela, 1485 - Paris, Frantzia, 1540), flandestar jatorriko Frantziako pintore eta marrazkilaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzisko I.ak gorteko margolari izendatu zuen 1523an. Pastel margoez egindako erretratu txikiekin (Chantillyko kondearen museoko 125 marrazkiak, 1536 eta 1540 bitartean gorte frantseseko hainbat pertsonaiari egindako erretratuak hain zuzen) Frantzian arrakasta handia lortu zuen genero bat sortu zuen, baina azpimarratzekoak dira, halaber, olio pintura erabiliz egindako erretratuak (Frantzisko I.a, Louvre, Paris). Bere erretratu aipagarrienetakoa Guillaume Budé humanistarena da (1535 ing., Metropolitan Museum of Art, New York).

Oro har, lerro zehatzeko irudiak dira Jean Clouetenak, hiru tonutan egindakoak batez ere, eta flandriar artisten eragina eta Fontainebleauko eskolako artista manieristak gogorazten dituzten zenbait ñabardura ageri dira haren lanetan. Fisionomia azterketa bikainak egin zituen. Gorputz erdiko erretratuak egiten zituen gehienbat. Argi erregularrak argituak dira, eta eskuak aurrealdean agertzen dira gehienetan. Clouetek jarraitzaile asko izan zuen XVII. mendean.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Clouet Aldatu lotura Wikidatan