Jean Delay

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jean Delay
Bizitza
Jaiotza Baiona1907ko azaroaren 14a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1987ko maiatzaren 29a (79 urte)
Familia
Aita Maurice Delay
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak frantsesa
Ikaslea(k) Edouard Zarifian
Lanbidea
Lanbidea medikua, psikologoa, psikiatra eta neurologoa
Jasotako sariak
Kidetza Frantses Akademia

Jean Delay (Baiona, 1907ko azaroaren 14a - Paris, 1987ko maiatzaren 29a) psikiatra eta idazle lapurtarra izan zen. Oso lan garrantzitsuak egin zituen elektroentzefalografiaz, oroimenaren gaitzez, klinika psikiatrikoetako metodo biologikoez eta medikuntza-psikologiaz. Obra hauek idatzi zituen: Hiri grisa, Izenik gabeko gizonak eta André Gide biografia. Frantziako Medikuntza Akademiako kidea izan zen, eta Arte eta Letra Akademiakoa ere bai. Delayk prestatu zuen Rudolf Hess gidari naziaren eromenari buruzko txostena. Florence Delay aktoresaren eta Claude Delay psikoanalistaren aita izan zen.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Les ondes cérébrales et la psychologie, 1942, PUF
  • Les Dissolutions de la mémoire, 1942, PUF
  • La cité grise, 1946, Flammarion
  • Les reposantes,(Jean Faurel izengoitiz), 1947, Gallimard
  • Hommes sans nom, , 1948, Gallimard
  • La jeunesse d'André Gide, 1956-1957, Gallimard
  • L'électricité cérébrale, 1973, PUF
  • Avant Mémoire, 1979, Gallimard, 1980
  • L'écarté de la grille, 1988, Gallimard

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Delay Aldatu lotura Wikidatan