Jean Hubeau

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jean Hubeau
Bizitza
Jaiotza Paris1917ko ekainaren 22a
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1992ko abuztuaren 19a (75 urte)
Irakaslea(k) Jean Gallon
Ikaslea(k) Frédéric Lodéon
Sonia Wieder-Atherton
Jarduerak
Jarduerak piano-jotzailea, musikagilea, musika-irakaslea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Goi Mailako Musika eta Dantza-Kontserbatorio Nazionala
Jasotako sariak
Mugimendua musika klasikoa
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm0399285

Jean Hubeau (Paris, Frantzia, 1917ko ekainaren 22a - 1992ko abuztuaren 19a) frantses musikagile, irakasle eta piano-jotzailea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1934an, Erromako Saria irabazi zuen La Légende de Roukmani kantatagatik, 1935ean Llouis-Diémer piano-saria, eta urte horretan bertan idatzi zuen orkestrarako bere lehen lana, Tableaux hindous. 1937an, Arte Ederretako Akademiaren beka bati esker, Vienara joan zen, eta orkestra-zuzendaritza ikasi zuen, Felix Weigartner eta Josef Kripsekin batera. Garai hartan, musikagile-karrera eta pianoko bakarlari-karrera hasi zuen. 1938an grabatu zuen lehen diskoa, Franz Schuberten musikaz osatua. 1942an, Versailleseko kontserbatorioko zuzendari izendatu zuten, eta 1957an, Parisko Kontserbatorioko ganbera-musikako irakasle izateko deitu zioten. Hogeita bost urtez aritu zen lan horretan, eta Frantziako zenbait instrumentista-belaunaldi prestatu zituen.

Irakasle-lanez gainera, ospe handia izan zuen ganbera-taldeetan piano-jotzaile gisa. Haren grabazioek —Fauréren (1970) eta Schumanen (1981) ganbera-musika guztia eta Dukasen eta Fauréren piano-musika (1991) grabatu zituen— sari garrantzitsuak jaso zituzten. Irakasle- eta pianista-jarduna zela-eta, gero eta gutxiago aritu zen musikagintzan, baina, hala ere, hiru ballet (Trois Fables de la Fontaine, 1945; La Fiancée du diable, 1945; Un coeur de diamant, 1949) eta zenbait kontzertu, sonata eta abar idatzi zituen (pianorako, Variations 1933, Conte fantastique d´Espagne 1936, Concerto héroïque, eta abar) eta baita zenbait filmetako musika ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]