Jean Louis Rodolphe Agassiz
Jean Louis Rodolphe Agassiz (1807ko maiatzaren 28a - 1873ko abenduaren 12a edo 14a), Louis Agassiz bezala ezaguna, Suitzan jaiotako zoologo, glaziologo eta geologo estatubatuarra izan zen. Elizabeth Cabot Agassiz hezitzaile eta naturalistaren senarra izan zen, eta bere garaian lehen mailako zientzialarietako bat.[1]
Datu biografikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Môtier-en jaioa, 1846. urtean Bostonera joan zen Harvard Unibertsitatean hitzaldi bat ematera eta bizitza osorako geratzea erabaki zuen. 1873an hil zen Cambridge-n (Massachusetts). AEBetan bizi izan zen denbora guztian, adiskidetasun handia izan zuen Benjamin Peircerekin.
Arrain-fosilen (1833-1844) eta glaziarren inguruko ikerketak egin zituen. Charles Darwinen teorien aurkaria izan zen.[2]
Marteko Agassiz kraterrak[3] eta Agassiz asteroideak (2267) berarengatik dute izena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «The Biographical Dictionary of America/Agassiz, Jean Louis Rudolphe - Wikisource, the free online library» en.wikisource.org (kontsulta data: 2026-09-14).
- ↑ Goode, Jeanne; Dupree, A. Hunter. (1989-04). «Asa Gray. American Botanist, Friend of Darwin.» Brittonia 41 (2): 163. doi:. ISSN 0007-196X. (kontsulta data: 2026-09-14).
- ↑ (Ingelesez) Schmadel, Lutz. (2003-08-05). Dictionary of Minor Planet Names. Springer Science & Business Media ISBN 978-3-540-00238-3. (kontsulta data: 2026-09-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1873ko heriotzak
- 1807ko jaiotzak
- Ameriketako Estatu Batuetako botanikariak
- Ameriketako Estatu Batuetako zoologoak
- Suitzako botanikoak
- Royal Societyko kideak
- Ohorezko Legioko zaldunak
- Harvard Unibertsitateko irakasleak
- Zientzien Prusiar Akademiako kideak
- Copley Domina
- Ameriketako Estatu Batuetako geologoak
- Suitzako geologoak