Jean Michel Larrasket

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Michel Larrasket

Bizitza
JaiotzaParisko 14. barrutia1950eko maiatzaren 22a
HerrialdeaZuberoa
HeriotzaBaiona2018ko martxoaren 19a (67 urte)
Hezkuntza
HeziketaÉcole normale supérieure
Jean Moulin University - Lyon 3 (en) Itzuli 1997) doctorate in France (en) Itzuli
Tolosako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta ingeniaria
Lantokia(k)Baiona
Enplegatzailea(k)Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea
Baionako eta Euskal Herriko Institutu Unibertsitario Teknologikoa
Mondragon Unibertsitatea
KidetzaEusko Ikaskuntza
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: jean-michel-larrasket

Jean Michel Larrasket —frantsesezko idazkeran, Larrasquet— (Paris, Frantzia, 1950eko maiatzaren 22a - Baiona, Lapurdi, 2018ko martxoaren 19a) ingeniaria Baionako Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko irakaslea izan zen, baita Eusko Ikaskuntzako Ipar Euskal Herriko lehendakariordea ere 2012tik 2018 arte.[1] Ipar Euskal Herriko garapen ekonomiko eta sozialaren arloan hainbat proiekturen sustatzaile izan zen, bizitza osoan entseatu zen Baionan unibertsitateko adar bat sortzera, lurralde ekintzailetza sustatzeko Eticoop kooperatibako sortzaileetako bat izanik ere.[2][3][4] Euskal Herriko Garapen Kontseiluaren bulegokaren idazkaria ere izan zen.[5]

Bere familia Zuberoako Barkoxekoa izanik, harremana izan zuen beti bere jatorria zen herri horrekin.[6]

Okzitaniako Tolosan ingeniaritza ikasita,1980ko hamarraldiko hasieran irakasle hasi zen Baionako IUTn, hamar urte geroago jarduera erdian hasi zen ESTIA Eskolan (Bidarte eta Biarritzeko Industria Teknologia Aurreratuetako Eskolan) eta aldi berean Mondragon Unibertsitatean ere irakasle atxiki gisa Enpresagintza Fakultatean. Azkeneko urteetan, erretiratu baino lehen, katedratiko aritu zen Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatean. Ikertzaile moduan kudeaketa-zientziaz lan egin zuen, beti ere ekintza kolektibo eta konplexuak bideratu ahal izateko antolaketa kolaboratzaileen ikuspuntutik.[6]


« Jean Michel Larrasketen heriotza galera handia da Euskal Herriarentzat. Euskararekiko eta euskal kulturarekiko bere militantzia nekaezinak gure defendatzaile handienetakoa bihurtu dute. »

Jean Rene Etxegarai Euskal Elkargoko lehendakaria[7]

Jean Mixel Larrasket eta Marcel Bedaxagar Zuberoako kantu tradizionala (Egunkaria, 1991)[8]

Udako Euskal Unibertsitateko kidea ere bazen, 1986ko sarrera-hitzaldia eman zuen Iruñean "Teknologi berriak eta euskara Iparraldean" gaiari buruz. Beste hitzaldi aipagarri batzuk ere eman zituen, Iparraldeko garapen ekonomiko eta sozialaz, edo kulturaz:[9]

  • Nola ulertu eta antolatu ekintza kolektibo, burutua eta konplexua (1997)
  • AHUZKI: Zuberoko kanta-bilketa sistema multimedian (1991)[10][8]
  • Baionako Unibertsital Institutu Teknologikoaren ikasketak (1988)
  • Informatika lexikografian (1988)

Gizarte mailan ikerkuntzak hartzen duen jite elitistaz kezkatuta, arazo lokalak bideratzeko erabili behar dela errebindikatzen zuen azken urteetan.[11] Bere ikerketak eta irakaskuntza beti tokian tokiko errealitateari lotzea izan zen bere ardura.[4]


« Beraz, iniziatiba eta ekintzailetasunaren balioak goian ezarri behar ditugu. Baina, noski, hau egin behar dugu garapen eramangarriaren betebeharrak defenditzen, bai gure lurralde propioetan eta baita kanpoko komunitateekiko, tolerantzia, errespetu, elkarkidetza, elkar-laguntze eta harrera bezalako baloreakgoretsiz. Partikularzki behar genuke gure aberaste prozesuak eraman munduko beste eskualdeak bipildu gabe, ingurumena zainduz eta kategoria sozial batzuk esplotatu gabe! »

—Jean-Michel Larrasket[11]

2017an Ikergazte kongresuko batzorde akademikoko kide izan zen Gizarte-zientziak eta zuzenbidea arloan.

Eusko Ikaskuntzako Ipar Euskal Herriko lehendakariordea (2012-2018)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Eusko Ikaskuntzak antolaketa berriarekin abiatuko du 2014 urtea» Iparraldeko Hitza 2013-06-11 (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
  2. «Jean Michel Larrasquet Eusko Ikaskuntzako Iparraldeko lehendakaria zendu da» Berria 2018-03-19 (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
  3. (Frantsesez) «ETICoop ou la nouvelle école du modèle coopératif - Le Journal du Pays Basque» www.lejpb.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
  4. a b Arbelbide Lete, Nora. (2018). «Goi mailaren alde» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-03-20).
  5. Phillips, Caroline. (2018). «Agur Jauna» www.lurraldea.net (Euskal Herriko Garapen Kontseilua) (Noiz kontsultatua: 2018-03-28).
  6. a b (Frantsesez) «Jean-Michel Larrasquet s’est éteint» mediabask.naiz.eus 2018-03-19 (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
  7. (Frantsesez) Etchegaray, Jean-René. (3:03 AM - 19 Mar 2018). «La disparition de Jean-Michel Larrasquet est une grande perte pour le #PaysBasque. Son militantisme inlassable pour la langue et la culture basques ont fait de lui l’un de nos plus grands défenseurs. Milesker Jean-Michel. Tout notre soutien à sa famille et à ses proches. #Bayonne» @JreneEtchegaray (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
  8. a b Karrera, Oskia; Elorrieta, Orlando. (1991). «Larrasket: "Datu-base tradizionala eta sistema elkareragilea ditugu"» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-01-18).
  9. Larrasket, Jean Michel. «Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
  10. Petrikorena, J.J.. (1993). «Kantuan transmisiorako ohizko bideak mundu modernora ekarri behar dira» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-03-20).
  11. a b Larrasket, Jean-Michel. «Gizontzea, eginik, Gizatiartzea, egiteko!» Euskonews (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]