Edukira joan

Jean Renoirren erretratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Renoirren erretratua
(
Portrait de Jean Renoir)
Jatorria
Sortzailea(k)Pierre-Auguste Renoir
Sorrera-urtea1901
Ezaugarriak
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaSoumaya museoa
BildumaSoumaya museoa
Argumentu nagusiaJean Renoirra

Jean Renoirren erretratua Pierre-Auguste Renoir margolari frantsesaren margolana da, 1901an egina. Gaur egun Mexiko Hiriko Soumaya Museoan ikus daiteke.

Lan hau egin zuenean Renoirrek hirurogei urte zituen. Margolanean agertzen den haurra bere semea Jean da, Aline Charigot modeloarekin izan zuen hirugarren semea. Jean Renoir hogeitamargarren hamarkadan zinema-zuzendari eta idazle ezaguna izango zen. Haurra garaiko modaren arabera dago jantzita eta ile luzea erakusten du. Jean dela jakingo ez bagenue neska bat dela pentsatuko genuke. Erretratuak poztasuna trasmititzen du, alaitasuna nahiz eta margolariak erreuma eta artritisaren zantzuak izan: pintzelak heltzeko eskuan bendak erabili behar zituen.

Renoirren obra osoan bezala honetan ere argiak garrantzi handia du. Argia haurraren aurpegian fokalizatzen da eta efektu hori indartzeko ilearen kolore bizia eta gorbata erabili zituen. Erretratuak, gainera, forndo argi ilun baten gainean, kontraste handiago eragiten du.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]