Jean Victor Poncelet

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jean Victor Poncelet.

Jean Victor Poncelet (Metz, Frantzia, 1788 - Paris, Frantzia, 1867) jenerala eta matematikaria izan zen. Frantziako Armadarekin Errusiaren aurkako gerran borrokatzen ari zela atxilotu zuten (1812), eta Saratoven espetxeratu. Matematikak ikasi zituen espetxean zen artean. 1814. urtean Frantziara itzuli zen, eta Traité des propriétés projectives des figures azterlana eman zuen argitara handik 8 urtera. Proiekzio-geometriaren aitzindaritzat hartzen da. Mekanikari buruzko liburu bat ere plazaratu zuen. Hidraulikaz eta solidoen teoriaz ere idatzi zituen zenbait lan. Bere izena duen gurpil hidraulikoa asmatu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Victor Poncelet Aldatu lotura Wikidatan